Conectando ideas eta Mentoring Competencial, enplegua sustatzeko bi proposamen berritzaile

Bi proiektu horiek 2014ko Enplegu Planaren barruan daude. Horietan parte hartu nahi duten langabetuek izena eman dezakete Inguraldeen

Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak, Inguraldek, enplegagarritasuna hobetzeko bi proiektu berritzaile jarri ditu abian. Lehenengoa, ‘Conectando ideas’, gaitasun kreatiboak eta berritzaileak garatu nahi dituztenentzat da. Helburua da ideia berriak sortzea eta bateratzea, etorkizun profesionalean hobetzeko. Proiektua harreman profesionalak egiteko eta elkarlanerako espazioak sortzeko lagungarria izango da. Xedea da pertsonak harremanetan jartzea, haien negozio-ideiak eta proiektuak aberasteko, elkarlan espazioetan.

Ekimenaren barruan, hainbat ekintza daude: bost tailer praktiko, banakako aholkularitza saioak, ideiak enpresekin alderatzea eta Networking saio bat. Tailerrak egiteko, erraminta kreatibo eta berritzaileak erabiliko dira, adibidez, Desing Thinking eta Bussines Model Canvas. Programa 2015eko apirilean bukatuko da.

2014ko Enplegu Planaren barruan zegoen prestakuntza berezia egin zutenek hamaika ‘ideas en construcción’ izan dute, eta ideia horiek jorratzen ari dira, Inguralderen talde teknikoaren laguntzari esker. Zenbait proiektu sortu nahi dira: baserri-eskola bat, kontsumo arduratsuaren aldeko kooperatiba bat, garraio-mugikortasun ekimen bat, eta publizitate ekologikoko enpresa bat.  Beste ideia batzuk ere badaude: familia eta lana uztartzearen eta erabilerraztasunaren inguruko app bat,  umeentzako txokoak,  nazioarteko erosketak egiteko aholkularitza zerbitzua, edota hirian bizikletaren erabilpena sustatzeko elkartea.

Haien ideia elkarlan-espazio honetan garatu nahi duten pertsonek jarri harremanetan Inguralderekin; 944 78 93 55 telefonoaren edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. posta elektronikoaren bidez.

Mentoring competencial

Bigarren proiektua ‘ Mentoring competencial para el empleo’ da. Horren helburua da lana bilatzen ari direnei laguntza tekniko berezia ematea. Horretarako, programak lau talde-saio eskaintzen ditu: inteligentzia emozionala eta lan munduarekin erlazionatutako gaitasunak,  banakako coachinga, alde sendoak identifikatzeko eta arlo batzuk hobetzeko saioa, eta talde-saio osagarriak.

Proiektua Lanbiden izena eman duten langabetuentzat da, bereziki, profil profesionalaren gaitasunak garatu nahi dituztenentzat. Helburua da jakitea nola landu ahal dituzten haien garapen pertsonala eta profesionala. Izena aurretik eman behar dute:944 78 93 55 telefonoan edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postan. Informazio gehiago nahi izatekotan, Barakaldoko Enplegu Zerbitzuan kontsulta daiteke.

Bi ekimen hauek Lanbideren Enplegu Sustapenaren Udal Ekintzak programak diruz laguntzen ditu.

SUBIR