Kontsumo

Zergatik joan behar da Barakaldoko Kontsumo Bulegora?

  • Kontsumoarekin (telefonoa, energia, bermeak, etxeko lanak, garraioa, etxetresna elektrikoen matxurak, etab.) zerikusia duen edozein gairi buruzko kontsulta bat egiteko.
  • Erreklamazio bat edo kexa bat egiteko.
  • Kontsumoari buruzko nobedadeak ezagutzeko.
  • Kontsumo gaietan trebatzeko.

Zer egin behar da Barakaldoko Kontsumo Zerbitzuan sartzeko?

Aurretiaz hitzordua eskatu behar da 944 180 178 telefono zenbakira deituz.

Ezinezkoa zait bulegoetara hurbiltzea, zelan egin dezaket kontsulta bat?

Web orrian, "Kontaktua" atalean egin dezakezu kontsulta, eta gehienez 48 ordutan erantzuteko konpromisoa  hartzen dugu.

Ezinezkoa zait bulegoetara hurbiltzea, zelan egin dezaket erreklamazio bat?

Une honetan, Barakaldoko Kontsumo Zerbitzuak ez du erreklamazio bat on line egiteko aukerarik ematen, baina Kontsumoko Euskal Institutuak (www.kontsumobide.euskadi.net) ematen du.

SUBIR