Enpresak eta Merkataritza

Informazioa

Zelan izan dezaket enpresa eta merkataritza arloan antolatzen diren jarduerei buruzko informazioa?

Inguralden, hamabosteroko Newsletterren bitartez, zure esku jarri ohi dugu saltoki eta enpresarako garrantzitsuak diren jarduerei buruzko informazio osoa.

Buletina jasotzeko, gure datu-basean egon behar duzu, horrela, posta elektronikoz jasoko dituzu zure saltokiari edo enpresari eragiten dioten jarduera, gertakizun eta albiste guztiak. 

Datu-basean sartzeko, jar zaitez harremanetan gurekin 944 789 395 telefono zenbakira deituz, edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezua bidaliz.

Kontsultak

Nola sar naiteke kontsulten zerbitzura?

Diagnosia egiteko eta aholku emateko zerbitzu pertsonalizatua jarriko dizugu, horrela, zure negozioaren eguneroko kudeaketan sortzen zaizkizun zalantza edota beharrizan guztiei Inguraldeko teknikari espezializatuek erantzun diete. 

Horretarako, jar zaitez harremanetan gurekin ondoko bideren bat baliatuz: gure kontsulta egiteko formularioa, 944 789 395 telefonoa edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoa.

Zein nolako kontsultak egin daitezke?

Inguraldeko teknikariek honako gai hauei buruzko kontsulta guztiei erantzungo diete:

  • Enpresa berrien sorkuntza
  • Saltokiak edo enpresak bete beharreko araudia
  • Laguntzak
  • Estrategia
  • Prestakuntza
  • Teknologia
  • Transmisioa...

Non eta nola egin daitezke kontsultak?

Kontsultak aurrez aurre egin daitezke, Inguraldek Aldapa kalean dituen lokaletan aurretik hitzordua eskatuta, edo kontsultagileak duen saltoki edo enpresan.

Inguraldeko teknikariek honako Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren edo 944 789 395 telefono zenbakiaren bidez egiten diren kontsultei ere erantzungo diete.

Laguntzak

Zer egin dezaket nire saltokiak edo enpresak balia ditzakeen laguntzei buruzko informazioa jasotzeko?

Inguraldek aurrera dihardu instituzioekiko harremanetan, eta zure saltokiak edo enpresak balia ditzakeen laguntza guztiak biltzen dituen buletina egiten du hamabostero. Indarrean dauden laguntzak azaltzen dira.

Buletina jasotzeko, gure datu-basean egon behar duzu, horretarako, jar zaitez harremanetan gurekin 944 789 395 telefono zenbakiaren edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez.

IKTak

Zein nolako zerbitzua ematen du Inguraldek IKTen alorrean?

Inguraldek Informazioaren eta komunikazioaren teknologiari (IKT) buruzko Informazio eta Aholkularitza zerbitzua du.  Aipatu zerbitzuak xede du zure negozioaren webaren kokapenari, gizarte-sareetako presentziari eta posta elektronikoari buruzko erabakiak hartzeko laguntza ematea, bai eta IKT irtenbideen ezarpenerako, webgunea izateko edo aplikazio informatikoen bidez, zure negozioaren kudeaketa hobetzeko lagungarri izatea ere.

Prestakuntza

Nolako prestakuntza antolatzen da merkataritza alorrerako?

Inguraldek, Cecobi, aceBarakaldo eta Kzguneekin batera, zure saltoki edo enpresaren kudeaketa hobetzeko lagungarri izango duzun prestakuntza eskaintzen dizu.

Inguraldek eskaintzen duen prestakuntza eskaintza zabalaren barruan, honako ikastaro eta tailer hauek daude: erakusleiho-apainketa, irudia, joerak, bezeroei emateko tratua, betebeharreko arauak, aplikazio informatikoak...

Zelan izan dezaket antolatzen diren prestakuntza ekintzen berri?

Gure hamabosteroko Newsletterren bitartez, Inguraldek zure eskura jartzen duen prestakuntza-eskaintza osoaren informazioa izango duzu.

Buletina jasotzeko, gure datu-basean egon behar duzu, horretarako, jar zaitez harremanetan gurekin 944 789 395 telefono zenbakiaren edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez.

Bestalde, Inguralderen web orrian programatutako jardueren egutegia kontsulta dezakezu.

Zer egin behar dut merkataritzari begira antolatutako prestakuntza jasotzeko?

Inguraldek antolatzen dituen ikastaro edo tailerren batean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezua bidaliz, edo 944 789 395 telefono zenbakira deituz, eta egin nahi duzun jarduerari buruzko informazio zehatza, baita zer egin behar duzun izena emateko ere azalduko dizugu.

Zein da prestakuntzaren ordutegia?

Inguraldek antolatzen dituen prestakuntzako ikastaro gehienak eguerdietan eskaintzen dira, merkataritza-ordutegietara egokitu eta enpresek duten prestakuntza-beharren eta lan-baldintzen arteko oreka lortzeko asmoz.

Zer egin behar dut enpresa-mapan agertzeko?

Inguraldek duen enpresa-mapan zure negozioa agertzeko aukera eskaintzen dizu?

Saltokien gida digitala Barakaldoko saltokiak eta enpresak sustatzeko tresna baliagarria da, kontsumitzaileek enpresen kokalekua bilatzeko lagungarri izango duten tresna hain zuzen.

Enpresa-mapan agertu nahi izanez gero, honako posta elektronikoaren bidez egin dezakezu: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Zer egin behar dut IKTen gidan agertzeko?

Inguralderen IKTen gidak informatika zerbitzuen hornitzaile diren enpresak biltzen ditu.

Gidak xede du enpresek, IKTen alorrean, eskaintzen eta eskatzen dutenerako topaleku bat sortzea.

Mota horretako enpresaren bat baduzu, eta gure Gidan sartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin, bai Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoz, bai 944 789 395 telefonoz.

Zer egin behar dut Q gidan agertzeko?

Q gidan agertzeko Kalidenda programako Merkatari­tza Txikirako Zerbitzuaren Kalitateari buruzko UNE 175.001 Arauaren ziurtapena eskuratu behar da.

Prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin, bai Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez, bai 944 789 395 telefonoaren bidez.

Inguraldek merkataritza sektorearen onurarako zein nolako zerbitzuak eskaintzen ditu?

Informazio, Kontsulta, Laguntza, Prestakuntza eta IKT zerbitzuez gain, Inguraldek 2010-2013ko Merkataritzako ekintza plana ere badu, udalerriko hiri-merkataritza dinamizatzeko lerro eta proiektu estrategikoak ezartzen dituen plana.

Hutsik dauden lokalak eraberritzea, Bularra emateko gelak, Enpresa-transmisioa, Lokalen poltsa, Ideien poltsa edo Klika proiektuak dira Inguraldek arrakasta handiz aurrera eraman dituen egitasmo batzuk.

SUBIR