Enpresak Sortzea

Nondik eta nola sor daiteke nire asmoa?

Edozein negozio asmo baloratzeko era askotako faktore hartu behar dira kontuan:

  • Merkatu-baldintzak
  • Eskumen zuzenik ez izatea
  • Zerbitzuak ez ematea era eraginkorrez
  • Lan- eta / edo lanbide-esperientzia handia izatea, jarduera berrirako aprobetxatu nahi den sektore zehatz batean
  • Elementu berritzaileak produktuetan / zerbitzuetan
  • Merkatuko joera berriak, beharrizan pertsonaletan, sozialetan, kulturaletan... oinarrituak

Gaur egun, zeintzuk dira enpresa bat sortzeko sektorerik onenak?

“Enplegu sorgunea” kontzeptua negoziorako aukera handiak eskaintzen dituzten sektoreei dagokie. Europako Batzordeak lau bloketan zehaztu ditu negoziorako aukerak: eguneroko bizitzaren zerbitzuak, bizitza hobetzeko zerbitzuak, kultur zerbitzuak eta aisiazkoak, ingurugiroko zerbitzuak.

Zer-nolako urratsak eman behar ditut negozio asmo bat aztertzeko?

Negozio asmoa kontuan hartu ondoren, proiektua baloratu beharko dut honako hauek aurreikusiko dituen gogoeta estrategikoa eginez:

  • Merkatuari buruzko azterketa, nire produktuek / zerbitzuek izango duten eskaria egiaztatzeko
  • Barneko ahultasunak eta sendotasunak baloratzea, ekintza zuzentzaileez hobetzeko
  • Estrategia lehiakorra planifikatzea, proiektua abian jartzeko

Zer da guretzat Enpresa Plana?

Etorkizuneko enpresaren ikuspuntu tekniko, komertzial eta finantzariotik bildutako informazioaren bidez, negozio asmoa baloratzeko bidea ematen duen agiria.

Enpresa Planera eskaintzen diren produktuen / zerbitzuen deskribapen xehatua eta produktu horrek -beste batzuekin alderatuz- merkatuan izango lukeen lekua bilduko lirateke, baita produktuaren publizitate kanpaina -prentsan esaterako- diseinatzea eta betetzea ere, dagokion kostuarekin. Ezar daitezkeen prezioen politika eta begiets ditzakegun balizko prezio diskriminazioa ere biltzen dira. Bildu daitezkeen beste atal batzuen artean daude, giza baliabideak eta enpresa-jarduketetako ordezkaritza Lege oharraa bideratzeko aukeratutako forma juridikoa.

Zer forma juridiko izan dezake nire enpresak?

Enpresaren forma juridikoa zenbait faktoreren mende egongo da, esate baterako:  garatu beharreko jarduera, enpresa egitasmoa sustatzen duten pertsona kopurua, egin asmo duzuen ekarpenen zenbatekoa eta hirugarrenekiko erantzukizuna.

Sustatzaileen erantzukizuna ekarritako kapitala soilik izan daiteke - merkataritza sozietateetan egin ohi den bezala - nahiz mugagabea; horrelakoetan, eragina izango luke hala enpresa-ondarean nola norberarenean (enpresaburu indibiduala, sozietate zibila eta ondasun erkidegoa).

Sozietate zibilak eratzetik ondorioztatutako gastuak sozietateetakoak baino txikiagoak dira. Gainera ez da gutxieneko kapitalik ekarri behar. Aitzitik, ondare pertsonala ez dago babestua.

Erantzukizun mugatuko sozietatea, aukerarik onena al da?

Honako hauek dira sozietate mugatuen ezaugarrietako zenbait:

  • Pertsona sozialen gutxieneko kopurua: 1
  • Enpresak ekarritako gutxieneko kapitala: 3.005,06
  • Ekarritako kapitalera mugatutako erantzukizuna
  • Fiskalitatea. Ondare-transmisioei eta egintza juridiko dokumentatuei buruzko zergak, jarduera ekonomikoen gaineko zergak, balio erantsiaren gaineko zergak eta sozietate-zerga
  • Deitura: Aukeratutako izena eta erantzukizun mugatuko sozietate nahiz sozietate mugatu izenez nahiz horien SRL edo SL laburdurez erregistratua
  • Kapitalak erabat harpidetua eta ordaindua egon behar du
  • Merkataritza sozietatea, partaidetza sozialetan zatitua
  • Ekarpen sozial kontzeptu gisa, ekonomikoki baloratu daitezkeen ondasunak nahiz eskubideak ekar daitezke

Zer da merkatu-azterketa?

Merkatu azterketa enpresa plan ororen ardatza da. Enpresa batek produktuak nahiz zerbitzuak saltzen ditu; beraz, erosleak behar ditu: bezeroak. Aztertu zein diren bezero horiek, zer behar, nahi, eskabide eta itxaropen dituzten eta horri guztiorri erantzutea da merkatu-azterketaren lehen helburua.

Zer da marketing plana?

Marketing plana enpresa planaren parte bat da; eta bertan, negozio aukera ustiatzeko baliatuko ditugun marketing politikak definituko dira, gure produktu nahiz zerbitzuen lehiatzeko balizko abantailak aprobetxatuz. Horretarako helburu argi eta zehatzak definitu beharra dago, bai eta helburuak iristeko ekintza plan bat ere.

Nola prestatzen da finantza-plana?

Finantza-planak zure egitasmoaren bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa aztertzen du. Ondorengo faktoreok hartu behar dituzu kontuan:

  • Behar diren inbertsioak: zure egitasmoa abiarazteko inbertsioa definitzen duten partidak multzokatu behar dituzu, bai eta diruzaintzako beharrak eta behar den stocka adierazi ere, hala badagokio.
  • Finantzaketa: behar diren inbertsioak finkatu ondoren, norberak eskura dituen baliabideen zenbatekoak adierazi behar dira, bai eta jasotzeko dauden balizko subentzioak ere; behar duzun kanpoko finantzaketa zenbatekoa den agertu beharko duzu.
  • Behin-behineko finantza-egoerak: egitasmoaren etorkizuneko aurreikuspena egin behar duzu, bai eta aurreikusitako salmenten bolumena eta diru-sarrera horiek lortzeak dakartzan kostuak barne sartu ere. Gainera diruzaintzako aurreikuspena eta behin-behineko balantzeak erakutsi beharko dituzu.

Inguraldek bideragarritasun azterketa ekonomiko-finantzarioa egiten lagunduko dizu, X-ALDE izeneko tresna informatikoa jarriko baitugu zure eskura. Aplikazio horri esker, zure egitasmoari buruzko informazioa sartuz (inbertsioak, finantzazioa, prezioak, marjinak, gastuak, etab.) egitasmoaren bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa ezagutzeko behar diren kalkuluak garatu ahal izango dituzu.

Enpresa sortutakoan, ba al da laguntza zerbitzurik?

Inguralderen laguntzaz sortutako enpresek enpresa berriaren bilakaeraren jarraipena egiteko zerbitzu pertsonalizatua dute jardueraren lehenengo urteetan (hasierako arrisku etapan), enpresa sendartzen laguntzeko.

Enpresa bakoitza banan-banan aztertu, eta neurri zuzentzaile egokiak proposatzen ditugu. Arlo desberdinetarako eta kudeaketa eskuduntzetarako aholkularitza zerbitzua dugu: marketinga, publizitatea, fiskalitatea, finantzaketa, giza baliabideak, etab.

Enpresa sortuz gero, ba al dut enpresa zentroren batean lokala hartzeko aukera?

Inguraldek enpresa sortu berriei lehentasunezko baldintzetan Innobak Enpresa Zentroetan lokalak hartzeko aukera ematen die.

Lehenengo urteetan akura hobaridunak dituzten bulegoak eta industri nabeak dira. Horrezaz gainera, batzar aretoak, prestakuntza gelak eta abar izango dituzu erabiltzeko prest, bai eta hainbat zerbitzu komun ere, zentroetan kokatutako enpresa guztiei eskaintzen zaizkienak.

SUBIR