Enpresak eta Merkataritza Berriak

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Astea urriaren 19tik 24ra izan da aurten, eta enpresa eta langileentzat gero eta garrantzitsuagoa den gai batean jarri du arreta: laneko osasun mentalean eta arrisku psikosozialen prebentzioan, alegia.

2027rako ostalaritzako terrazak aldatzeko edo horiei uko egiteko izapideak egiteko epea azaroaren 30ean amaituko da, eta hurrengo urterako berritze automatikoak abenduan jakinaraziko zaizkie establezimenduei, dagozkien izapideak egin ditzaten.

Datorren azaroaren 14ra arte, Barakaldon erroldatutako pertsonek tokiko kontsumoa dinamizatzeko deskontudun 42.000 bonuak erosi eta trukatu ahal izango dituzte merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako lokaletan bertan.

Iaz bezala, bonobarakaldo.inguralde.eus webguneak mapa interaktibo bat eskainiko du atxikitako lokalekin, eta establezimendu bakoitzeko bonuen erabilgarritasuna denbora errealean kontsultatzeko aukera emango du.

Gaur egun, bezeroek ChatGPT, Gemini, Perplexity eta antzeko AA-ereduak erabiltzen dituzte bilaketak egin eta ostatuak, jatetxeak eta beste zerbitzu edo saltoki batzuk aukeratzeko. Beraz, Barakaldoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, turismo-sektoreari zuzendutako prestakuntza-programa pilotu bat antolatu du, % 100 praktikoa.

SUBIR