Enpresak eta Merkataritza Berriak

Lutxanako Jai Batzordeak eskatuta, Barakaldoko Udalak 2026ko Lutxanako Jaietarako ostalaritza-, dantza-, dibertsio- eta joko-establezimenduen itxiera-ordutegiak luzatzeko egunak aldatu ditu.

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza-programa honen helburua negozio berrien sorrera, berrikuntza teknologikoa eta eskaintzaren hobekuntza sustatzea da, baita jarduerak turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarrirantz bideratzea ere.

ACE Barakaldo elkarteak bigarren aldiz abiarazi du kanpaina hau. Barakaldoko saltoki guztiek izango dute parte hartzeko aukera, beren negozioei ikusgarritasuna emateko, jende gehiago erakartzeko eta hirian giro ona sortzeko.

Barakaldoko Udalak baimena ematen du, oro har eta apirilaren 17tik 26ra (biak barne) Lutxana 2026 auzoko jaiak ospatzeko, Auzoko Jai Batzordeak hala eskatuta, jarduteko baimena edo gaikuntza-titulua duten ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradore bat jartzeko bide publikoan, baina lokalari erantsita, produktuak banatzeko edo zerbitzatzeko.

SUBIR