Enpresak eta Merkataritza Berriak
ABKk "Barakaldoko Patata Tortillarik Onenak" Lehiaketaren III. edizioa antolatu du
ABK Barakaldo elkarteak patata-tortillen lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du, tokiko gastronomiari balioa eman eta udalerriko ostalaritza-sarea dinamizatzeko. Aldi berean, gure kultura gastronomikoaren plater adierazgarrienetako bat egunero prestatzen duten profesionalen lana aitortu nahi du.
Urban Desertu eta Arteagabeitia-Zuazo auzoetako ostalaritzako establezimenduek barrak atera ahal izango dituzte kalera jaietan zehar
Barakaldoko Udalak baimena ematen du Urban Desertu eta Arteagabeitia-Zuazo auzoetan ostalaritzako lokalei erantsita barrak jartzeko, bidezko dekretuetan ezarri denaren arabera.
Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak urriaren 31era arte eskatu ahal izango ditu errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak
Udalak 5.000 euro bideratu ditu laguntza-lerro honetara, eta inbertitutakoaren % 50 berreskuratu ahal izango da
Bizkaia Mikro Sozietateak finantzaketa publikoko lerro berri bat ireki du autonomoentzat
Azken hilabeteetan egindako fase pilotuaren ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Mikro Sozietateak bere finantzaketa publikoko programa zabaltzea erabaki du. Lehen, enpresei soilik zegoen zuzenduta; orain, ordea, bideragarritasun eta ibilbide frogatua duten negozioen buru diren eta haiek sendotu, modernizatu edo hazi nahi dituzten pertsona autonomoak ere artatzen ditu.
