Aplikazio mugikor bat sortu du Europar Batzordeak bidaiari zaren aldetik dauzkazun eskubide guztiak biltzeko
EBk sortutako aplikazio mugikor bat da ECC-Net Travel: aire, tren, autobus eta itsas garraiorekin ez ezik ekipajea garraiatzearekin zerikusia duten balizko erreklamazioak in situ egiteko.
Bidaiatzen duzunean zer eskubide dauzkazun azaltzeaz gainera, helmugako herrialdeko hizkuntza ofizialetan eskubideak nola galda ditzakezun azaltzen dizu. Alegia, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetan bai eta norvergieraz eta islandieraz ere.
Hori horrela, gida aldean eramatea gomendatzen du Barakaldoko Kontsumitzailerentzako Udal Bulegoak, bidaian sor daitekeen edozein arazori aurre egiteko lagungarri izango delakoan.
Beste ezaugarri batzuk
Baliagarria izateaz gainera, aplikazioa doakoa da eta ez du Interneterako loturarik behar.
Zure arazoa edo egoera ez bada gida honetan agertzen, Kontsumitzailearen Europar Zentroarekin harremanetan jartzea gomendatzen du Europar Batzordeak. Europar Batasuneko herrialde guztietan daude zentrook, baita Norvegia eta Islandian ere.
