Bost dira datorren Aste Santurako abioi txartela online erosterakoan egin diezazkizuten abusuak
Aukera erosoa, erraza eta, askoz merkeagoa izaten da, askotan, abioi txartela Internet bidez erostea. Hala ere, kontuan izan behar duzu erosketa egin arte, eskaintzarik onenaren bila zabiltzala, hainbat irregulartasun jasan ditzakezula kontsumitzaile zaren aldetik.
Erabiltzaileek erreklamatzeko moduko bost egoera nabarmendu nahi dizkizu KIUBek.
- Hainbat eskaintza alderatu ondoren, eskaintzarik onena aurkitu duzun Web orrira itzuli, eta prezioa igo egin dutela ikusi duzu. Litekeena da lehenengo bisitan Web orriak zure IP erregistratu izana, eta zu itzulitakoan, interesaturik zaudenez, prezio handiagoa erakustea, berriz ere igoera gertatuko delako beldurrez txartela lehenbailehen eros dezazun.
Zure smartphoneko modema edo datu mugikorrak berrabiaraziz egiazta dezakezu hala den.
- Internet bidez ordaintzeko modu bakarra kreditu txartela erabiltzea denez, gehigarri bat eransten diote prezioari. Hori ez legezkoa dela xedatua du Legeak, baina zenbait konpainiek gainordaina ezartzen jarraitzen dute.
- Eserlekua aukeratzera derrigortu zaituzte, eta horregatik ere gainordaina ezarri dizute.
- Erosketa egindakoan nahi ez zenuen aseguru bat kontratatu duzula konturatu zara, aurre-hautaketa modura agertzen zelako edo kontratatu ezean asegururik gabe bidaiatuko zinela sinetsarazi dizutelako. Legez, bidaia-txartel guztiek daukate bidaiarien nahitaezko asegurua.
- Erosketa egin ostean inolako berrespenik jaso ez eta 807 edo 902 linea batera deitzeko eskatzen dizute, berresteko.
Irregulartasun horietako bat gertatzen bazaizu, ez zalantzarik izan: erreklama ezazu, eskubidea duzu-eta ez legezko kargu guztiak berreskuratzeko.
