Saihestu jaso nahi ez dituzun publizitate deia, Barakaldoko KIUBeko aholkuei kasu eginez
Jaso nahi ez den publizitate deitzat jotzen da kontsumitzaileak eskatu gabeko edozein telefono dei (finkotik nahiz mugikorretik eginak).
Horiek saihesteko, honako aholkuak ematen dizkizu Barakaldoko Kontsumitzaileentzako Udal Informazio Bulegoak:

- Jakinarazi zure telefono konpainiari ez duzula publizitate eskaintzarik jaso nahi, eta eskatu telefono-gidatik ken zaitzatela.
- Publizitatea bidali dizun enpresako bezero izanik ere, datuetara sartu, zuzendu, indargabetu eta aurka egiteko eskubidea duzu.
- Zure baimenik jaso ez duten enpresen publizitaterik jaso nahi ez baduzu, eman izena Robinson Zerrendan.
- Egin ezazu erreklamazioa Datuak Babesteko Agentzia Espainiarrean, hurrengo kasuotan:
- Robinson Zerrendan izena eman eta publizitaterik nahi ez duzula adierazi arren, publizitatea heltzen bazaizu.
- Jaso nahi ez duzulako abisua eman eta handik 10 egunera bezero zaituen konpainiaren publizitatea heltzen bazaizu.
- Heltzen zaizkizun merkataritza komunikazioetan bidaltzailearen identitatea disimulatzen/ezkutatzen badin bada, edukia Legeak dioenaren kontrakoa bada edo Legearen kontra doazen orriak bisitatzera bultzatzen bazaituzte.
