Barakaldoko KIUBek buletin digital bat argitaratu du kontsumoari buruzko aholku eta informazio erabilgarriekin

Barakaldoko Kontsumitzaileari Udal Bulegoak (KIUB) kontsumoari buruzko bi hilabetze behin  jarri du martxan.

Bertan, aholkuak, berriak eta kontsumitzailearen eskubideei buruzko beste informazio batzuk aurki ditzakegu. Gainera, Udalak, Inguralde garapen-agentziaren bidez, eskaintzen duen zerbitzu honek antolatzen dituen aktibitateak agertzen dira.

KIUBek, lehen, 800 erabiltzaileei zenbait aholku bidaltzen zien posta elektronikoaren bidez. Orain, ordea, Udalak beste pausu bat eman du, eta buletin bat argitaratu du, kontsumo arduratsua bultzatzeko eta zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko. Edozein hiritarrek buletina jaso dezake posta elektronikoaren bidez. Horretarako, izena eman behar da Inguralderen webgunean (www.inguralde.com/consumo).

Argitalpen digital honetan, Barakaldoko biztanleek zera aurkitu ahal izango dute «Kontsumitzaileak kezkatzen dituzten gaiei buruzko informazioa, gomendioak, aholku praktikoak, berriak eta aholku legalak› azaldu dute KIUBtik. Kanal honek hiriko denda txikietan erostearen garrantziaz kontzientziatzeko ere erabiliko da. Bestalde, Agenda Kultural bat egongo da. Bertan, dendek eta tabernek hiria dinamizatzeko antolatzen dituzten ekintzak kontsultatu ahal izango dira.

SUBIR