Inguraldek herriko enpresek Kontsumoko Arbitraje-Sistemarekin bat egiteko kanpaina jarri du abian

Sistema honek kontsumo gatazkak konpontzeko hainbat abantaila eskaintzen die kontsumitzaile eta enpresei, eta horien berri emango zaie saltokiei. Otsailaren 2n, jardunaldi informatibo bat egingo da

Barakaldon, 623 saltoki Kontsumoko Arbitraje-sistemaren kideak dira. Barakaldoko Udalaren garapen-agentziak, Inguraldek, informazio-kanpaina bat sustatuko du herriko enpresen artean. Izan ere, badaki sistema hau oso erabilgarria dela gatazkak bideratzeko. Sistemara atxikitzeak enpresa eta kontsumitzaileei aukerak eskaintzen dizkie, eta horiek zabalduko dituzte, kanpainaren bidez.

Horretarako, zenbait ekintza egingo dira. Izan ere, helburua da sistema ezagutaraztea Barakaldon dauden 3000 saltoki eta herri-enpresen artean. Lehenengo ekimena jardunaldi informatibo bat izango da. Otsailaren 12an egingo da, 9:00etatik 16:30era, Inguralderen egoitza nagusian  (Aldapa kalea, 3A). Hitzaldian, sistemaren berri emango da eta atxikituta dauden herriko dendetako kasu praktikoak azalduko dira. Parte hartu nahi duten saltokiek haien asistentzia konfirmatu behar dute, horretarako deitu telefono honetara: 944 78 93 95. Gainera, Inguralderen webgunean espazio berezi bat jarriko da Kontsumoko Arbitraje-sistemaren inguruko informazioa zuzenean kontsultatzeko.

Inguralderen presidenteak, Ana Belén Quijadak, ekimena aprobetxatzera eta sistemarekin bat egitera animatu du enpresa txikia, «produktu eta zerbitzuen kalitate seinua da bezeroentzat. Saltoki txikien labelaren antzekoa da».

Euskadin 5 hirik dute Arbitraje-eskola, eta horietako bat Barakaldo da. Horri esker, sistemara atxikituta dauden enpresa eta dendek gestioak egin eta gatazkak konpon ditzakete hiritik atera gabe

Kanpainaren beste ekimen bat Kontsumitzaileentzako arreta-bulegoaren hileroko buletinean mezuak jartzea da. Buletin hori Barakaldoko ia mila herritarrek jasotzen dute e-postaren bidez.

Doako eta borondatezko sistema

Kontsumoko Arbitraje-sistema instituzioen erraminta bat da, kontsumitzaile edo erabiltzaile eta enpresa edo profesionalen arteko gatazkak konpontzeko epaitegietara jo gabe. Atxikitzea doakoa eta borondatezkoa da. Auzi luzeak eta garestiak saihesteaz gain, Arbitraje-sistemarekin bat egiteak beste abantaila batzuk ditu: produktu eta zerbitzuei kalitate gehigarri bat ematea, bezeroei erosketetan garantia gehigarria eskaintzea, konfiantza indartzea eta atxikitutako enpresen erregistroan agertzea. Azken horri esker, enpresak erraz aurki daitezke Eusko Jaurlaritzaren webgunean.

Bestalde, bat egin duten enpresek Kontsumoko Arbitrajeren bereizgarria izaten dute. Bereizgarriaren irudiak bi gezi zuri eta ikur laranja bat ditu, konpromisoa eta bezeroekiko arreta irudikatzen dituztenak.

SUBIR