Kontsumo tailer berriak eskola-umeak prestatzeko.
Beste 44 kontsumo lantegi programatu ditu Inguraldek hiriko hezkuntza zentroetan, gazteek kontsumo aztura arduratsuak barnera ditzaten.
Urtean zehar emango dira lantegiak, Udalak, Hezkuntzako Zinegotzigoaren laguntzaz, Kontsumitzaileentzako Udal Arreta Bulegoaren bitartez eskaintzen duen “Kontsumo Eskola” programaren barruan. DBHko 3. eta 4. mailetako 450 ikaslek hartuko du parte jardueran, Barakaldon Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi ikasmaila horietan erregistratutako matrikulazioen %40k, alegia.
Antonio Trueba eta Beurkoko Institutuetan, 26 lantegi abiaraziko dira urtarril-otsailean. Guztira, 13 - 15 urte bitarteko 292 ikaslek hartuko dute parte. Familia ekonomia eta jantzi eta oinetakoak arduraz aukeratzea izango dira programaren ardatza. Lantegi bakoitzak bi ordu iraungo du, gutxi gorabehera. Lantegiak parte hartzeko jolas eta jardueretan oinarrituta daude, ikasleek edukiak giro atseginean barnera ditzaten. Taldeak osatzen jarraitzen du KIUBek, martxotik aurrera beste 18 lantegi aurrera ateratzeko.