Enpresa-ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 12. lehiaketa hasi da

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko herrietako udalen arteko hitzarmenaren sinatzea gaur gertatu da goizeko 11:30etan Portugaleteko Udaletxean, edizio berri honen hasiera adieraziz

Portugalete, 2020ko otsailaren 13a

Ezkerraldeko-Meatzaldeko Enpresa-Ideien Banku Lehiaketaren 12. edizioa abiarazi da gaur goizean Portugaleteko Udaletxean ospatu den hitzarmenaren sinatzearekin, aurten aipatutako txapelketaren anfitrioia dena. Aurkezpena Txema Ezkerra Sustapen Ekonomiko, Enplegu, eta Merkataritza zinegotziaren eta Mikel Torres Portugaleteko Alkatearen esku egon da. Sinatzera ere agertu ziren ekimen honetan batuta dauden udalerrien alkateak, baita enplegu ordezkari zinegotziak, behargintzako teknikariak eta abar. 

Honela, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroak haien indarrak batzen dituzte berriz ere kultura ekintzailea sustatzeko, enpresa espiritua eta enpresa sorkuntza bultzatzeko, eta eskualderako beharrezkoak diren ideia berriak eta jakin-nahiak dituzten pertsonak saritzeko. 

Beste aldetik, Ezkerraldeko-Meatzaldeko Enpresa-Ideien Banku Lehiaketaren 12. edizioa norberaren edo talde baten izenean dauden herritarrei orokorrean zuzenduta dago - parte hartzaileen %50a gutxienez Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroak kokatzen diren udalerrietan erroldatuta. Gainera, parte hartzeko baldintza da adinduna izatea edo tutore gisa jardungo duen taldeko pertsonaren bat adinduna izatea. 

Ezkerraldeko-Meatzaldeko Enpresa-Ideien Banku Lehiaketaren hamabigarren edizioaren sariak hauek dira: 

  • TEKNOLOGIA EKINTZAILETZA BERRITZAILEA SARIA:         1.000€
  • GIZARTE EKINTZAILETZA SARIA:                                           1.000€
  • EKINTZAILETZA JASANGARRIA SARIA:                                 1.000€
  • EMAKUMEEN EKINTZAILETZA SARIA:                                   1.000€

Halaber, 3 sari emango dira  Behargintza Zentro bakoitzeko, bakoitza 300 euroko zenbatekoan. Sarientzat emandako zenbateko osoa 8.500 eurokoa da.

KATEGORIAK ETA SARIAK

Sariak lau ataletan sailkatuta daude: 

  • TEKNOLOGIA EKINTZAILETZA BERRITZAILEA kategoria. Erailtzaileengana iristeko erabiliko diren bitartekoen proposamenean elementu teknologiko onena duen ideia sarituko da. Adibide gisa, softwarearen merkaturatzearen garapena, e-commerce plataformen abiaraztea, teknologia berrien erabilera errealitate birtualean, online teknologia formatzaile berrien edonolako erabilera, eta abar. 
  • GIZARTE EKINTZAILETZA kategoria Garapen jasangarria premisa gisa izanez, bai onura ekonomikoa bai onura soziala sortzea proposatzen duten ekimen ekintzaileentzat. 
  • EKINTZAILETZA JASANGARRIA kategoria Kategoria honen barruan hurrengo alderdi hirukoitzetik balioa sortzen duten ideiak daude: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. 
  • EMAKUMEEN EKINTZAILETZA kategoria Ekintzailetza prozesuan emakumeen parte-hartzea sustatzen duen negozio ideia sarituko da, bai ideiaren kontzeptualizazioan, bai talde sustatzailearen partaide gisa, emakumeei zuzendutako produktuak edo zerbitzuak garatzean eta, halaber, jarduerak helburutzat duela emakumeen kolektiboa. 

Beste urteetan bezala, enpresa-ideiak, irabazleak zein ez direnak, horietako edozeinetan oinarritutako negozio proiektua garatu nahi duen edonork eskuragarri dituen Ideien Banku publiko baten parte bihurtuko dira. 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Negozio ideiak baloratzeko irizpideak honako hauek dira, kategorien arabera aurkezten direnez gain: Enpresa-bidaiaren sormena, eskualdeko enpresa-sarean ezartzeko aukerak. Ideiaren ingurumen inplikazioak. Ideia eskualdeko udalerrien beharrekin eta erronkekin lotuta egotea. 

AURKEZTEKO EPEA

Enpresa-ideia aurkezteko epea otsailaren 14an hasiko da eta 2020ko apirilaren 30ean bukatuko da, 13: 00etan. Parte hartzen duten edozein Behargintzetan aurkeztu ahal izango da, baita oinarriei eta beste edozein gaiei buruzko informazioa lortu. 

  • BEHARGINTZA PORTUGALETE La Canilla Eraikina 1. eta 2. solairuak– 48920 Portugalete T. 94 472 93 06 
  • BEHARGINTZA BARAKALDO (Inguralde) Aldapa Kalea, 3 A – 48901 Barakaldo T. 94 478 94 44 
  • BEHARGINTZA SESTAO Txabarri Kalea, 20 – 48910 Sestao T. 94 472 17 26 
  • BEHARGINTZA SANTURTZI (Santurtzi Lan) Itsasalde Kalea 26, 48980 Santurtzi T. 94 420 58 00
  • MEATZALDEKO BEHARGINTZA El Minero 7 Etorbidea Gorbea Aretoa 48530 Ortuella T. 94 404 49 58

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Segidan, ikus ditzakezu zeintzuk izan diren ospatutako azkeneko hamaika aldietan aurkeztutako ideiak:

Enpresa-ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Lehiaketan aurkeztutako ideiak.

SUBIR