Inguraldek autoenplegua sustatzeko prestakuntza plan berria abiarazi du

Barakaldo, 2017ko otsailaren 1a

Ehunka pertsonek parte har dezakete aurten ekintzaileentzat abiaraziko diren zazpi ikastaroetan

Inguraldek, Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak, ekintzaileen prestakuntza bultzatzen dihardu tokiko ekonomia eta enplegua dinamizatzeko asmoz.   Horrela bada, 2017 urterako aurreikusitako autoenplegurako zazpi prestakuntza ikastaroetako bat aste honetan jarri da martxan.  Enpresa ideia duten ehunka lagunek parte hartu ahal izango dute urte osoan egingo diren ikastaroetan.

 

Inguraldeko presidente Danel Solak azpimarratu duenez, udalerriko ekintzaileei ideia martxan jartzeko ez ezik, biziraupena lortzeko modu egokian kudeatzeko ere behar dituzten tresnak ematea da helburua.

Lehenengo ikastaroa aste honetan hasi da eta toki guztiak beteta daude. Hurrengo zortzi egunotan, parte-hartzaileek beraien negozio-ideia bideragarria izan daitekeen baloratu, eta errealitate bilakatzeko beharrezko ezagutzak eskuratuko dituzte. Inguraldek antolatzen dituen ikastaroek prestakuntzako 30 ordu dituzte, hiru bloketan banatuta daude edukiaren arabera, eta enpresa bat sortzeko kontuan hartu behar diren alderdi nagusiak lantzen dituzte.

Lehendabiziko blokeak negozio-asmo berriak tokiko merkatuan dituen aukerak aztertuko ditu estrategiaren ikuspegitik. Ondoren, martxan jartzeko funtsezko alderdiak aztertuko dira, hala nola marketing politika, giza baliabideak, forma juridikoa eta legezko izapideak.  Ikastaroaren prestakuntza alorreko hirugarren blokeak bideragarritasun ekonomikoa landuko du, izan ere, proiektuaren azterketa ekonomiko-finantzarioaren garapen zehatzagoa emango duen prozesua izango da.

Formazio teorikoaren planak aholkularitza pertsonalizatua eta iraunkorra emateko zerbitzua ere izango du “gure zerbitzura iristen den proiektu bakoitzaren ezaugarri espezifikoak landu ahal izateko” adierazi du Danel Solak.

ARRAKASTA OSO HANDIA

2016. urtean 346 lagun hurbildu ziren Inguraldeko Enpresak Sortzeko zerbitzura enpresa-asmoa martxan jartzeko informazio eta aholku bila. Horietako 114 lagunek zerbitzu honek antolatzen dituen autoenplegurako ikastaroetan parte hartu zuten. “Arrakastaren ehunekoa oso garrantzitsua da, zeren eta prestakuntza jasotzen dutenen %80k enpresa martxan jartzea lortzen baitu”, gogorarazi du Inguraldeko presidenteak; gainera, negozio berri gehienen jarduera txikizkako merkataritzara eta zerbitzu pertsonalak edo enpresei zerbitzuak ematera bideraturik dagoela ere esan du.  Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako autoenplegurako laguntzak eskura ditzakete deialdi bakoitzean zehaztutako betekizunen arabera.                                                                         

Inguraldek eskainiko duen autoenplegurako hurrengo ikastaroan parte hartu nahi dutenek telefonoz (944.789.269) edo postaz (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eska dezakete informazioa.

SUBIR