ABKk 2026ko Jaialdi Nagusia eta Barakaldoko CCK Merkataritza Gunea plataforma berritua aurkeztu ditu azken egunotan

ABK elkartea urriaren 15, 16, 17 eta 18an egingo den jaialdi handia antolatzen ari da. ABKren 2026ko Jaialdi Nagusia – Barakaldo's Main Festival Barakaldok merkataritzaren alorrean erreferentzia gisa duen nortasuna indartzera bideratutako ekitaldia izango da, espazio publikoak aktibatuz eta tokiko establezimenduak agerian jarriz. Barakaldoko Udal Merkatuak jaialdian parte hartuko du, produktu freskoen eta hurbileko merkataritzaren eremuko erreferentzia gisa. Gainera, elkarteak Bizi ABK-Bizi Barakaldo aldizkariaren IV. edizioa aurkeztuko du eta Barakaldoko CCK Merkataritza Gunea plataforma berritua inauguratuko du.

Jaialdi horretan, elkarteak eragin handiko ekimen bat antolatuko du herritar nahiz bisitarientzat: munduko talorik luzeenaren errekorra lortzeko ahalegin ofiziala, urriaren 17an, larunbatean, Foruen Pasealekuan.

Barakaldon, 2026ko uztailaren 23an

Egun horietan familia osoarentzako hamaika jardueraz gozatu ahal izango da Herriko Plazan: tailerrak, 2 moda-pasabide, salmenta-etxolak, jarduera gastronomikoak, musika- eta umore-emanaldiak… egongo dira.

ABKren Erakusleihoen VII. Lehiaketa ere sartuko da jaialdian, eta udalerriko lokal guztiek eman ahal izango dute izena. Horrez gain, herritarrentzako zozketak egingo dira, jaialdian parte hartzen duten establezimenduekin batera gauzatutako hainbat ekintzarekin lotuta egongo direnak.
 
ABKk jarduera-egutegi zabala eskainiko du lau egunetarako:
 
Urriaren 15a, osteguna: Hasiera-eguna eta tailerrak
Urriaren 16a, ostirala: Osasunaren, modaren eta ongizatearen eguna
    • Moda-pasabidea Herriko Plazan
Urriaren 17a, larunbata: Munduko talorik luzeenaren errekorraren eguna
    • Haurrentzako Moda-pasabidea
    • Munduko Txistorra Talorik luzeenaren Errekorra lortzeko ahalegin ofiziala
    • Barakaldoko CCK Merkataritza Gunea plataformaren aurkezpena
Urriaren 18a, igandea: Amaiera-eguna
 
Jarduera-egutegi osoa eta bazkide ez direnentzako atxikimendu-kostua parte hartzeko oinarrietan kontsulta daitezke.
 
Izena emateko epea: 2026ko abuztuaren 15era arte
 
 
BARAKALDOKO CCK MERKATARITZA-GUNEA
 
Gaur, uztailak 23, Elkarteak bere plataforma komertziala aurkeztu du La Vinoteca de Loren ardotegian, San Bizente auzoan. Baliabide digital horren 2026ko edizioak 2024-2025ean hasitako proiektuari jarraipena ematen dio, hura zabalduz eta hainbat hobekuntza txertatuz.
 
Izena emateko epea: 2026ko uztailaren 23tik abenduaren 31ra
 
Bazkide ez direnentzako kostua
 
Izena emateko eskaera: 363,00 € (zergak barne).
Hileko mantentze-lanak: 60,50 € (zergak barne).
 
Inaugurazioa: 2026ko urriaren 16an, ABKren 2026ko Jaialdi Nagusiaren esparruan. Zuzenean erakutsiko da tresnak nola funtzionatzen duen.
 
 
INFORMAZIO GEHIAGO
ABK Barakaldo elkartea
📞 645 68 93 41
🖥️Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
🌐 abkbarakaldo.com

 

SUBIR