Bihar irekiko da Barakaldon izotz gaineko patinaje pista, Herriko Plazan, eta bildutako dirua La Cuadri del Hospi proiektu solidariora bideratuko da

Pista urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, goizez eta arratsaldez, eta saio bakoitzeko 50 lagunentzako lekua egongo da, 30 minutukoa

Sarrerak euro bateko kostu solidarioa izango du, eta txanda erreserbatu daiteke bai vivetix plataforman bai pistan bertan

Abenduaren 30ean, asteartea, Barakaldo CFko jokalariekin eta Baratzalde patinaje taldearekin jardunaldi berezi batean parte hartzeko irristatzeko 40 txartel zozketatuko dira. Pase hauek haurrentzat baino ez dira

Barakaldo, 2025eko abenduaren 19a

Barakaldok izotz gaineko patinaje-pista propioa izango du Gabon hauetan aire zabalean, Herriko Plazan. Bihartik aurrera, larunbata, hilak 20, eta urtarrilaren 5era arte, nahi dutenek ordu erdiko dibertsioa izango dute patinen gainean, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Biltzen den dirua La Cuadri Del Hospirentzat izango da. Izotz-pistaren txandak online erreserba daitezke Vivetix plataforman  edo aurrez aurre pistako leihatilan.

"Irristatzeko pista hau Barakaldoko Udaletik eta Inguraldetik Barakaldorako martxan jarri dugun jarduera programaren ginga da, inguruko gabon girorik onena izan dezan", ziurtatu du David Solla Inguraldeko presidenteak. "Hiria beste era batera bizitzeko modu bat da, dibertigarriagoa eta Erdialdeko Europako merkatu tradizionalekin bat datorrena, data hauetan hain erakargarriak baitira", esan du.

Irristaketa-pistaren funtzionamendu-ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era izango da, abenduaren 20tik urtarrilaren 5era, abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunetan izan ezik, horietan itxita egongo baita. Gainera, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean, goizez bakarrik egongo da irekita.

Pistan ordu erdi irristatzeko eskubidea ematen duen saio bakoitzak euro bat balioko du. Bildutako diru guztia La Cuadri del Hospi proiektu solidariora bideratuko da. La Cuadri del Hospi Gurutzetako Ospitalean sortu zen minbiziak gaixotutako seme-alabak dituzten guraso talde baten eskutik. Talde horrek haurren minbizia ikertzea eta hezur-muinaren dohaintza zabaltzea sustatzen du.

"La Cuadri del Hospi bezalako proiektu bati babesa ematea beti da garrantzitsua, baina, bereziki, gure senideen falta nabarmenagoa den garai hauetan, justiziazkoa iruditzen zaigu", adierazi du Sollak.

Izotz-pistarako paseak erreserbatzea

Pistara sartzeko, eguna eta ordua erreserbatu beharko dira, eta sarrera ordaindu, horretarako prestatutako plataformaren bidez. Erreserba egin ondoren, QR kode bat jasoko da, pistara sartu ahal izateko aurkeztu beharko dena. Erreserba edozein gailutatik egin ahal izango da, baina baita pistaren ondoan instalatutako leihatilatik bertatik ere, Leihatilan, pertsona bat arduratuko da erreserba egiteaz eta sistema hau aukeratzen duten pertsonei sarrera kobratzeaz.   

Baldintza meteorologikoek pista erreserbatutako orduan irekitzea eragozten badute, sarrerako dirua itzuliko da sarrera erosteko erabilitako kanal berberetatik: eskudirutan, leihatilan eskuratu bada, edo automatikoki, plataforma digitalean erabilitako bide beretik (txartela, online banka edo antzekoak).

Jardunaldia Barakaldo CF eta Baratzalde Patinaje Klubarekin

Abenduaren 30ean, 12:00etatik 13:00etara, patinaje-pistak bi saio hartuko ditu. Barakaldo C.F taldeko jokalariak bertan izango dira eta Baratzalde patinaje-klubak jarduera berezia egingo du. Saio hau haurrei zuzenduta dago eta Herriko Plazan dauden futbol taldeko jokalariekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute.

Saio berezi honetan parte hartzeko, abenduaren 19tik 26ra bitartean erosketak egin beharko dira hiriguneko edozein merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendutan, eta parte hartzeko txartela eskatu beharko da. Harremanetarako datuak bete ondoren, txartela 8 lokal horietan dauden hautestontzietan utzi beharko da:

  • STOCK HOGAR – Avda. Miranda 16
  • SILVIA MENDOZA – Nervión 2, sarrera Letxezar kaletik
  • EL GNOMO DE AMELIE – Muguruza, 13
  • LIBRERÍA SAN JUAN – Gurutzeta Plaza, 14
  • BVS VET SHOP – Axular, 4
  • NEREAS MODA INFANTIL – Gipuzkoa, 5 
  • BOTIKA LUTXANA – Andikollano, 2
  • INGURALDE – Aldapa, 3

2025eko abenduaren 26an, Bagatzako "El Gnomo de Amelie" dendan, zozketa egingo da behar bezala gordetako txartel guztien artean.

Jardunaldi berezi honi buruzko informazio guztia eskuragarri dago Inguraldek bultzatutako Gabonetako kanpainaren webgunean.

 

Sarrerak erosteko sarbide zuzena:

 

                                                      

 

SUBIR