Amaia del Campok RECOk bere industriaereduan berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde egindako apustua azpimarratu du
Alkateak bertatik bertara ezagutu ahal izan du Barakaldoko konpainia honen lana, berrikuntza, tokiko enpleguaren sorkuntza eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen dituena. Recok Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzak jaso berri ditu DIGITAL/RECO eta EROALE proiektuak abian jartzeko.
Barakaldon, 2025eko irailaren 23an
Amaia del Campo Barakaldoko alkateak RECO enpresaren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean. Kareagako industrialdean dago enpresa hori, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan du azken bost urteetan garatutako modernizazio integraleko proiektua. Proiektu horren bidez, metalezko estaldura elektrolitikoen arloko erreferentzietako bat bihurtu da konpainia.
David Solla Sustapen Ekonomikoko zinegotziarekin batera egindako bisitan, alkateak Barakaldon digitalizazioaren eta ikerketa aplikatuaren aldeko apustua egiten duten enpresak izatearen garrantzia nabarmendu du.
"RECOk erakusten du Barakaldon talentua eta gaitasuna daudela maila gorenean lehiatzeko. Horrelako proiektuak funtsezkoak dira gure udalerrian industria-sare berritzailea, iraunkorra eta kalitatezko enplegua sortzen duena sendotzeko ", adierazi du Amaia del Campok.
Zentzu horretan, alkateak bertatik bertara ezagutu ahal izan du DIGITAL/RECO proiektua, 2025eko urtarrilean inplementatu zena eta funtzionamenduan zegoena. Proiektu hori urrats erabakigarria da produkzioprozesuen digitalizazioan, eta adimen artifizialaren arloan jarduketak sartzen ditu instalazioaren kudeaketarako. Era berean, EROALE proiektua jarri da mahai gainean, Tecnaliarekin lankidetzan eroankortasun handiko estaldura berriak garatzeko.
Berrikuntzaren aldeko apustua ingurumen-konpromiso sendoarekin uztartzen da RECOn. Enpresak arazketa-prozesuetan sortutako lohiak minimizatzeko
eta berrerabiltzeko lan egiten du, eraginkortasun energetikoan aurrera egiten du eta iraunkortasunean oinarritutako ura kudeatzeko sistema bat du.
Enpresaren beste alderdi nabarmenetako bat lurraldean sustraitzea da: enplegua Barakaldon eta bere inguru hurbilenean kontzentratzen da, tokiko talentua indartzen eta Ezkerraldean aukera profesionalak garatzen lagunduz.
"Barakaldo aberastasuna eta aukerak sortzen diren lekua izatea nahi dugu, eta RECO bezalako adibideek gure hiria Euskadiko eraldaketa industrial eta
teknologikoaren buru izan dadin lanean jarraitzera bultzatzen gaituzte", amaitu du alkateak.
