Otsailaren 14an, salbuespen gisa gaitutako terrazen luzapena amaitzen da, bai eta terrazen doakotasuna ere.

2022ko otsailaren 10ean, lehendakariak iragarri du amaitu egingo dela Euskadiko osasun-larrialdiko egoera, eta kendu egingo direla ostalaritza-jarduerari eragiten zioten murrizketak, 2022ko otsailaren 14tik aurrerako ondorioekin.

Horrenbestez, 2022ko otsailaren 14tik aurrerako ondorioekin, iraungitzat jotzen da ostalaritza-establezimenduetako terrazak eta mahaitxoak baimentzen zituen luzapenaren indarraldia, zeinak salbuespenez gaituta baitzeuden ostalaritza-jarduera errazteko sektoreari ezarritako murrizketen indarraldian, bai eta doako tasa ere.

Barakaldon, 2022ko otsailaren 14an

Ondorioz, otsailaren 14tik aurrera terrazen tasen ordainketa jasotzen duen Alkatetzaren ebazpenaren eraginkortasuna berrabiarazi da, horren ondoriozko izapide guztiekin, bai eta otsailaren 18ra arteko aldi iragankor bat ezartzea ere, bertan sartuta ez dauden instalazioak desmuntatzeko, aldi iragankorrean ustiapena baimenduta egongo ez dela adieraziz.

Dekretu honetan jasotako neurriak eraginkorrak izan daitezen, ezinbestekoa izango da 2022ko otsailaren 14a baino lehen EHAAn neurri berriak argitaratzea, lehendakariak komunikabideetan aurreratutakoen ildo beretik.

001200 zk.ko Alkatetzaren Dekretua

SUBIR