Barakaldoko bularra emateko gelen sarea 500 bisita baino gehiago jaso ditu bere lehenengo urtean
Dagoeneko dauden bularra emateko 7 gelei, Santa Teresa-Beurko auzotegiko Bio Sanna zentroa batzen zaie.
Erosketak egitea eta haur baten beharrez arduratzea ez dira zeregin bateraezinak Barakaldon. Udalak duela urte bat ireki zuen saltokietan bularra emateko gelen lehengo euskal-sarea. Helburua: hiriaren merkataritza jarduera sustatzea, ume txikiak diztuzten familiei erosketak erraztuz, uztartzearen eremuan aurreratzen den aldi berean. Ekimenak harrera bikaina izan du salerosleen eta erabiltzaileen artean, Alfonso García alkateak gaur aurkeztutako urteroko balantzean adierazi den bezala.
Ibileran daramatzaten lehenengo 12 hilabete hauetan, Erdigunean, Rontegin, Done Bikandin, Arteagabeitian, Gurutzetan, eta Lasesarre-Urbanen kokatutako bularra emateko zazpi gelek 475 bisita jaso dituzte guztira.
“Zerbitzu aitzindari hau interesgarria egiten duena bada zerbitzu publiko baten gisa antolatuta dagoela. Saltoki bateko bezero batek erabili dezake, edo hiriko kaleetatik bere haurrarekin dabilen edozeinek eta edoskitze-gune bat eskura izateko beharra duenak”, azaldu du garcíak, gaur Carmelo González de Arrieta botikan, Nafarroa kaleko 48an kokatuta dagoen bularra emateko gela ‹in situ› egiaztatu ondoren.
ERANSKETA BERRIA
Alkateak adierazi duen bezala, Barakaldoko bularra emateko gelen sarea Santa Teresa-Beurko auzora zabalduko da, Bio Sanna proiektuaren eransketaren ondorioz, Luis de Castresanako 3.ean dagoen terapia naturaleko zentroa. Datozen asteetan, tokiko garapen agentziak Inguraldek -zerbitzu hau kudeatzeaz arduratzen dena- atxikidura hau formalizatuko du eta tokiaren egokitzapena abiatuko da.
’Haur baten gisa zainduko zaitugu’ lelopean, Inguraldek deialdi berri bat irekiko du 2014ean saltoki berriak proiektu honetara atxikitu daitezen errazteko, hiriko saltokien artean banatutako 12 edoskitze gelako sarea sortu arte. Zentzu honetan, alkateak ekimen honetan parte hartzera adoretu ditu establezimenduak, zerbitzu hauek ematen direnean “saltokia beti erreferentzia gisa geratzen baita eta bezeroa itzultzen bukatuko da”.
Bularra emateko gelen zerbitzua, herritarrek gertuko saltokiak ulertzeko duten modua hobetzera lagunduko du, beraz, bularra emateko gelen sarea Barakaldoko ‘Neure auzoan erosten dut’ merkataritza sustatzeko egitasmoaren barruan sartzen da, Udalak bultzatua eta Gabon hauetan Beherapen Bonuaren jaurtiketarekin batera abiaraziko dena.
Gelek bai heldua eta bai haurra eroso sentitu daitezen baliabide guztiak ditu. Besaulkia, aldatzeko mahaia, eta pixoihalak botatezko lekua ditu. Halaber, familiek eskura dute biberoiak eta potekoak berotzeko gailua. Gela batzuek ere pisua eta edoskitze kuxina ere badituzte salerosleek beraiek Inguraldek emandako oinarrizko tresneriari hobekuntzak barneratzen ari dizkietelako. Gainera, saltoki batzuek bezeroentzako arreta zerbitzuari hedadura berria emateko hitzaldiak antolatzen ari dira.
IA HIRI OSOAN ZEHAR
Barakaldoko bularra emateko gelen sarea hurrengo saltokiek osatzen dute: Ursula (San Vicente, 5), Nenes (Juntas Generales, 11), Farmalud Parabotika (Santa Bárbara, 6, Urban - Galindon) , Carmelo Gonzáles de Arrieta Botika (Nafarroa, 28, Rontegin), Gurutxeta Parabotika (Gurutzeta Enparantzan, z/g), Baby Shop (Miranda Etorbidea, 12-San Vicente), González Álvarez Botika (Resurrección Mª de Azkue, 38-Arteagabeitia), eta gutxi barru Bio Sanna (Luis de Castresana, 3-Santa Teresa-Beurko).
Establezimenduek haur baten irudia duen binilo bat dute erakuslehioan aise antzeman ahal izateko.
Bularra emateko gela bakoitzaren kokapena web orrian begiratu daiteke http://www.inguralde.eus/empresas-y-comercio/barakaldo-comercial.html