Kontrataziorako Diru-Laguntzak 2024-2025

INGURALDE – Barakaldoko Udalak, Lanbide – EEZrekin batera, tokiko enplegua sustatzeko, “Kontrataziorako Diru-Laguntzak 2024-25” deialdia atera du.

Barakaldo, 2025eko otsailaren 4a

Barakaldoko enpresek, Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) altan dauden hiriko langabe erroldatuak kontratatzeko laguntza-programa bat da. Kontratazioek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Gutxienez lanaldi erdiko kontratu mugagabeak.
  • Azken 6 hilabeteetan bataz besteko plantillaren sorrera garbia.
  • 2023/06/01etik 2024/05/31ra bitartean formalizatutako kontratuak.

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28ko 14:00ak arte irekita egongo da.

Informa zaitez 2024-2025 Kontrataziorako Laguntzen inguruan.

Daten laburpena

 

 

SUBIR