Lanbidek hitzarmen bat sinatu du hainbat erakunderekin Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren prestazioekin lotutako transakzio elektronikoak egiteko
Prozeduren kudeaketa arintzeko eta Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko eskubidearen eraginkortasuna bermatzeko mekanismo egokia da Zabaltze-Sartu, Secretariado Gitano Fundazioa eta Gaztaroa-Sartu atontzea kudeaketa jakin batzuk egiteko
2024ko azaroaren 20a
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak jarduera-hitzarmen bat sinatzea erabaki du Zabaltzen-Sartu Kooperatiba Elkartearekin, Secretariado Gitano Fundazioarekin eta Gaztaroa-Sartu Kooperatiba Elkartearekin, diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren prestazioekin zerikusia duten prozeduretan transakzio elektronikoak egiteko erakunde gaitu gisa jarduteko, beti ere interesdunen izenean eta haien kontura egiten bada.
Hiru erakunde hauek pertsona interesdunen ordezkari gisa eta haien kontura transakzio jakin batzuk egiteko gaitzea mekanismo egokia da Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioekin lotutako prozeduren kudeaketa arintzeko eta, era berean, Lanbiderekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko eskubidearen eraginkortasuna bermatzeko.
Akordio hau Lanbidek Euskadiko Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Europako Sarearen Elkarteari (EAPN Euskadi) diru-laguntza izendun bat eman ondoren gauzatu da, IDBESren hobekuntza helburu zuen proiektu bat garatzeko, herritarrei prestazioen arloan informazioa eta laguntza emateko arloan. Diru-laguntza honen esparruan, Euskadiko hirugarren sektoreko hiru erakunderekin (lurralde historiko bakoitzeko bat) proiektu pilotu bat abian jartzea aurreikusten da.
Hiru erakunde parte-hartzaileen hautaketa EAPNren sarea osatzen dutenen artean egin da, proiektuan interesa azaldu dutenen eta akordioaren bosgarren klausulan jasotako baldintzak betetzen dituztenen artean
Iturri: Lanbide