Lanbidek online prestakuntza-tresna bat aurkeztu du, gaitasun digitaletan kualifikazio txikia duten pertsonei zuzenduta dagoena

Ezagutzera eman dira, Lanbidek gidatu eta Erasmus+ funtsekin finantzatuta dagoen ACSOL proiektuaren emaitzak

Barakaldon, 2023ko martzoaren 21an

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Acsol Toolkit tresna aurkeztu zuen pasa den ostiralean. Online prestakuntza tresna hau, pandemiak kaltetutako bi sektoretako langileak (zaintza sektorea eta artea, kultura eta entretenimenduaren sektorea) gaitasun digitaletan prestatzeko sortu da. Ekimen hau “ACSOL: Acquiring crisis-proof skills through online learning”– Krisiaren aurrean gaitasun digitalak eskuratzea online ikaskuntzaren bidez-, proiektuaren barruan antolatu da, Lanbidek 2021etik gidatu eta koordinatzen duena.

Gloria Mugica Lanbideko zuzendari nagusiak lan-jardunaldi bat inauguratu du gaur Bilbon, tresna aurkezteko. Bertan, proiektuaren aurrerapenaren berri eman da. Proiektuan, hurrengo bazkide hauek ere hartu dute parte: Ingalaterra eta Galesko Sindikatuen Federazioa; Exeterreko (Erresuma Batua), Milan Bicoccako (Italia), Timisoarako (Errumania) eta Magdeburgoko (Alemania) unibertsitateek; eta Prospektiker euskal enpresak, prospektiban eta ikerketa estrategikoetan espezializatua dagoena.

Mugicak azaldu duenez, proiektu hau 2021eko udaberrian hasi zen. Lehenengo fasean, lan-merkatuaren eta online publikatutako lan eskaintzen analisi estatistiko bat burutu zen, pandemiak eragindako krisiak aztergai ziren bi sektoreetako enpleguan nolako eragina izan zuen ezagutzeko. Gainera, sektore bietako enpresa eta langileei inkesta bat burutu zitzaien, jasaten ari ziren eraldaketa digitalaren maila baloratzeko. Hurrengo etapan, parte hartu zuten Europako eskualde guztietan, enpresa, prestakuntza-zentro eta erakunde publikoez osatutako lantaldeak sortu ziren; eraldaketa digital eta gaitasun digitalen inguruko aukera, behar eta arriskuen inguruan eztabaidatzeko eta horrela prestakuntza-material egokienak garatu ahal izateko.

Bi sektoreetako langileei zuzendutako online prestakuntza tresna (ACSOL Toolkit) edozein herritarrek erabili dezake. Prestakuntza-unitateak 5 hizkuntzatan daude eskuragarri, eta sarrera doakoa da Lanbideren web-orriaren bitartez.

Ekimen hau Lanbide Hobetzen eraldaketa-estrategiaren barruan kokatzen da: kalitatezko enplegua, gizarteratzeko eta giza garapenerako funtsezko tresnatzat hartzen duena; egoera eta kolektibo behartsuenei arreta berezia eskainiz, eta pertsonak eta enpresak esku-hartze ereduaren protagonista bihurtuz.

 

Accede a ACSOL Toolkit

 

Iturri: Lanbide

SUBIR