Herriko hogei enpresek Barakaldoko Udaleko kontrataziorako diru-laguntzak eskatu dituzte

Barakaldoko Udaleko kontrataziorako diru-laguntzen bigarren deialdia irailaren 30ean bukatuko da. Eskaerak eta dokumentazioa Inguralderen egoitza nagusian aurkeztu behar dira, Aldapa kalea 3. Arrera ordutegia 9:00-13:00 da.

Herriko hogei enpresek eskaera egin dute Inguralde garapen-agentzian. Diru-laguntzetarako 203.899 euro esleitu dira. Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzuak) finantziatu ditu Enplegua sustatzeko Herri Ekimen egitasmoaren barnean.

Udal ekimen berriak Barakaldoko 31 pertsonen kontratazioa ahalbidetuko du. Hasteko, komunikazio proiektuetarako 6 diru-laguntza zuzendu dira, 10 aholkularitza aurreraturako eta beste 15 orokorrak. Plan honetan parte hartzen dituzten enpresek gehienez 6.000 euroko diru-laguntza edo kontratu bakoitzeko lan-kostuen %75 jasoko dute. Laguntza 9.000 eurokoa izan daiteke, talde hauetako pertsonak hauek kontratatuz gero: inoiz lan egin ez duten 35 urte beherako langileak, iraupen luzeko langabetuak edo Diru-sarreren Berme Errenta jasotzen dituztenak. Joan den urtearekin konparatuta, diru-laguntzen kopuruak gora egin du; izan ere, iaz 4.500 eurokoa izan zen.

Barakaldoko Udaleko kontrataziorako diru-laguntzen bigarren deialdia irailaren 30ean bukatuko da. Eskaerak eta dokumentazioa Inguralderen egoitza nagusian aurkeztu behar dira, Aldapa kalea 3. Arrera ordutegia 9:00-13:00 da. Enpresek deialdiari buruzko informazio guztia Inguralderen webgunean (www.inguralde.com) dute, baita eskaera orria ere.Informazio gehiago eskuratzeko edo laguntza teknikoa jasotzeko, erakundeek 944 789 355 telefonora dei dezakete edo mezu elektroniko bat bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidera.

SUBIR