Merkalan, Enplegu- eta Prestakuntza-Azokaren bigarren edizioa, 2021eko azaroaren 15ean eta 16an egingo da.

2021eko azaroaren 15ean eta 16an, Lanbidek “Merkalan” Enplegu- eta Prestakuntza- Azokaren bigarren edizioa egingo du, bai profesionalen poltsa handitu nahi duten enpresentzat bai merkatuak beren enpleguak hobetzeko eskaintzen dizkien lan-aukerak ezagutu nahi dituzten herritarrentzat.

06/09/2021

Egungo osasun-egoera dela-eta, aurtengo Merkalanen edizioak formatu hibridoa izango du: birtuala eta presentziala. Azokaren egoitza fisikoa Gasteizko Europa Jauregian kokatuko da, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatzen duen Enpleguaren Nazioarteko IV. Biltzarrarekin batera.

LANBIDEk bigarren aldiz antolatu du horrelako ekitaldi bat; honako bi helburuak dituena: batetik, enpresen, enplegu-eskatzaileen eta sektoreko erakundeen arteko harremana erraztea; eta, bestetik, enpleguarekin eta lanerako prestakuntzarekin lotutako jardueren, laguntza-programen eta zerbitzuen katalogoa zabaltzea.

La directora general de Lanbide, Gloria Múgica, se muestra convencido de que “la organización de Merkalan,

Gloria Mugica LANBIDEko zuzendari nagusiaren ustez, “Merkalanek, enpresen eta pertsonen arteko hurbilketa ahalbidetzeaz gain, kontratazioa erraztuko du eta aukera bat izango da enpresek beren lankidetza-sareak sortzeko”.

Azkenik, Merkalanek harremanetan jarriko ditu erakundeak zein enpresak enplegu-eskatzaileekin. Eta, horretaz gain, beren espazio birtualean, hitzaldiak, enpresa-proiektuen erakusketak, esperientzien aurkezpena, ekintzailetza-tailerrak, orientazio- tailerrak eta bestelako edukiak ere eskainiko ditu; zertarako eta lan-munduan sartzea errazteko edo enplegu-eskatzaileen lanbide-profila birbideratzeko.

Izena emateko: https://www.merkalan.eus/

SUBIR