450 pertsona inguruk parte hartu dute Barakaldoko Enplegu Planean

Juan Antonio Pizarro zinegotziak azaldu du Inguraldek orientazioa eman diela langabezian dauden herritarrei, banaka eta berariazko informazio-saioekin

Barakaldo, 2021eko irailaren 30a

Inguralde garapen agentziako Enpleguko zinegotzi ordezkari Juan Antonio Pizarrok gaur jakitera eman duenez, 450 pertsona inguruk interesa agertu dute Barakaldoko 2021-2022 Enplegu Planaren bidez egingo diren kontratazioen inguruan.

Hain zuzen ere, Inguraldek 300 bizilagun baino gehiago orientatu ditu banakako kontsulten bidez. Gainera, hirugarren urtez jarraian antolatu diren informazio-saioetan parte hartu duten beste 135 lagun ere artatu ditu, langabezian dauden Barakaldoko herritarrei aldi baterako lanpostu horiek eskuratzen laguntzeko.

"Zazpi informazio-saio antolatu dira Enplegu Zentroan irailaren 15etik.  Berriro ere agerian geratu da bilera horiek oso baliagarriak direla interesdunek dituzten zalantza guztiak argitzen dituztelako eta, horrela, Enplegu Planean hautatuak izateko baldintza hobeetan daudelako", azaldu du Pizarrok.

Juan Antonio Pizarrok gogora ekarri duenez, Barakaldoko 2021-2022 Enplegu Planak 160 pertsona zuzenean kontratatzea aurreikusi du (gazte plana batuta), 4 eta 8 hilabete bitartean.  Guztira, 68 proiektu garatuko dira.

Pertsona horiek hautatzeko prozesua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ardura da.  Interesa dutenek lan-eskaintza bakoitzean eman dezakete izena. Eskaintza horiek atzo hasi ziren argitaratzen, Lanbideren webgunean eta Inguraldeko 'home' atalean

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunak Inguraldeko Enplegu Zentroarekin harremanetan jar daitezke, Innobak Beurko eraikineko instalazioetara joanda (Dolores Ibárruri pasealekua, 82 - Beurko Zaharra. 38. pabiloia) edo 944 189 044 telefonora deituta.

Lanbidek, Eusko Jaurlaritzako Idoia Mendia lehendakariordeak zuzentzen duen Lan eta Enplegu Sailaren mendeko erakundeak, kontratazioei ekin ahal izateko ematen dituen diru-laguntzak izapidetzen diren bitartean egiten dira izapide horiek.

SUBIR