Barakaldoko enplegu plan berriei esker, 210 langabetu kontratatu ahal izango dira

Aurtengo urte amaieran eta 2022an enplegua sustatzeko abian jarriko diren 68 proiektuen berri eman du Juan Antonio Pizarro Arloaren ardura duen zinegotziak; ia 2,7 milioiko inbertsioa egingo da, eta Lanbidek jarriko du gehiena

Barakaldo, 2021eko uztailaren 19a

Gaur iragarri du Barakaldoko Toki Garapenerako Agentziako Enplegu Arloko zinegotzi ordezkari Juan Antonio Pizarrok aurki udalerriko 210 langabe kontratatuko direla, aurtengo urtearen amaieran eta 2022an abian jarriko diren enplegu plan berriei esker.

Kontratazioak burutu ahal izateko, 2,7 milioi euro inbertituko dira. Kopuru horren zatirik handiena ¿ ia 2,4 milioi -, Idoia Mendia zuzendari duen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak jarriko du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez.

Bi plan desberdinetan ¿ Enplegu Plana eta Gazte Enplegurako Plana -banatuta dago ekimena, Pizarrok adierazi duenez, eta haren bidez 160 pertsona kontratatuko ditu zuzenean Inguraldek 4 eta 8 bitarteko alditan, bai eta laguntzak emango ere enpresei gutxi gorabehera 50 bat lagun kontratatzeko.

Guztira, 68 proiektu desberdin garatuko dira; horietatik, 63, Enplegua Sustatzeko Ekintzetarako, eta beste bostak, berriz, Gazte Enplegurako Planerako.  "Pandemiak eragindako krisiaren ondorengo ekonomia berroneratzeko garaian bagaude ere bete-betean, enplegua sortzeko ahalegina egiten jarraitu behar dugu. Ez dugu inor atzean uzterik. Horrelako ekimenen bidez, langabezian diren barakaldarren laneratzea bultzatzen dugu, eta, batez ere, zailtasunak dituzten kolektiboena, esate baterako, gazteena", esan du Juan Antonio Pizarrok.  

Bi dira planon bidez Pizarrok zuzentzen duen Arloak iritsi nahi dituen helburuak: alde batetik, bereziki egoera ahulean dauden kolektiboei lanbide- eta enplegu-aukerak eskainiko dizkiegu, eta, bestetik, pertsona horiek Barakaldorako onura publikoko eta gizarte-intereseko jardueretan aritzea lortuko dugu".

Proiektuak hautatzea, diseinatzea eta, ondoren, kontratazioak garatzea udaleko departamentuen eta hirian lan egiten duten izaera publikoko erakunde autonomoen arteko komunikazio- eta lankidetza-prozesu luze baten emaitza da, eta horrek erakundeen arteko koordinazio-ahalegina eskatzen du, kudeaketa publikoaren ia esparru osoa inplikatzen duena.

PROIEKTU BERRIAK

Juan Antonio Pizarrok adierazi duenez, "deialdi honetan proiektu berriak eta jarduera publikoko esparru berriak sartu nahi izan ditugu, eta, horrela, erakundeen arteko koordinazio ildo berriak ere hasi dira".  Alde horretatik,  jarduketa-ildo berriak nabarmendu ditu Enplegu Arloko zinegotziak ingurumenaren, adinekoen, hezkuntzaren eta herritarren segurtasunaren alorretan.Hauek dira enplegua sustatzeko Barakaldoko Udalak kontratatutako 160 pertsonek lan egingo duten 68 proiektuak:

2021-2022 Enplegu Plana:

- Enpresetarako laguntzak (4 aholkulari junior)  

- Komunikazio dinamikoa Inguralden(ikus-entzunezko editore 1)

- Inguralden euskara sustatzea (euskara teknikari 1)

- Inguraldeko behatokia (2 inkestatzaile)

- Datuak migratzea Inguralden (5 administrari)

- Adintech: teknologia berriei buruzko prestakuntza adinekoentzako zentroetan (koordinatzaile 1 eta 3 prestatzaile)

- Enplegu planak kudeatzeko laguntza (enplegu teknikari 1 eta prebentzio teknikari 1)

- Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulego elektronikoetarako laguntza (Administrazio Elektronikoko 9 informatzaile)

- Barakaldo Euskaraz eta Euskaraldia Barakaldo web-orriak dinamizatzea (web-dinamizatzaile 1)

- Dokumentazioa artxibatzea Emakume eta Kultura udal arloetan (administrari laguntzaile 1)

- Barakaldoko indarkeria matxistari buruzko azterlana (berdintasun-azterlanetako teknikari 1)

- Udaleko komunikazio digitala  (ikus-entzunezkoetako editore 1)

- Udaleko edota kanpoko webguneen mantentze-lanak (webak garatzeko teknikari 1)

- Udaleko aplikazio informatikoetarako laguntza (aplikazio informatikoetako teknikari 1)

- Udaleko sistema informatikoetarako laguntza (sistema informatikoetako teknikari 1)

- Hezkuntza Arloko webgunea eguneratzea eta argazki-materialak digitalizatzea (argazki-editore 1)

- Udal artxiboaren inbentario egiteko laguntza (artxiboen inbentarioko teknikari 1)

- Megafoniako ikus-entzunezko funtsen eta udal funtsen kategorizazioa (ikus-entzunezko dokumentalista 1)

- Ingurumen-jarduerak gainbegiratzea (ingurumen-jarraipeneko laguntzaile 1)

- Osasun-jarduerak gainbegiratzea (osasun-kontroleko laguntzaile 1)

- Garapen Jasangarriaren arloko dokumentuen kudeaketa (dokumentalista 1)

- Hirigintza-diziplinako espedienteak artxibatzea (administrari laguntzaile 1)

-Hezkuntzako espedienteak artxibatzea eta digitalizatzea (dokumentalista 1)

- Laneko psikosoziologia aplikatua indartzea (antolakuntzako psikologo 1)

- Gazteen emantzipaziorako laguntza-programaren informazioa eta administrazioa babestea (informatzaile 1)

- Gazteria Arloko zerbitzuetarako laguntza (2 web-dinamizatzaile  eta aisialdiko 4 monitore)

- Pandemian laguntza ematea Barakaldoko haur-eskolei (4 hezitzaile laguntzaile eta sukaldeko laguntzaile 1)

- Udal etxebizitzak antolatzea eta berrikustea (administrari 1)

- Alokairu sozialeko udal etxebizitzak antolatzea eta berrikustea  (gizarte-langile 1 eta administrari 1)

- Obra lizentziei erantzuteko izapideetan laguntzea (administrari 1)

- Barakaldoko patio komunitarioen inbentarioa (delineatzaile 1)

- Obren kontrola eta ikuskaritza fiskala (arkitekto tekniko 1)

- Hezkuntza-komunitateari laguntzea (koordinatzaile 1 eta 14 laguntzaile)

- Udal Txistu Bandaren partituren artxiboa digitalizatzea (administrari laguntzaile 1)

- Pertsonaleko Departamentuko dokumentazioa digitalizatzea (administrari 1)

- Pertsonaleko Departamenturako laguntza administratiboa (administrari laguntzaile 1)

- Larrazabalgo eskolen  material katalogatzea (katalogatzaile 1)

- Munoa finkako kotxetegien olana orri-markagailu bihurtzea (diseinatzaile 1)

- Udaleko pintura funtsak berrikusi eta aztertzea (artearen katalogatzaile 1)

- Kontserbatorioko liburutegiko artxiboa eguneratzea (administrari laguntzaile 1)

- Udal Musika Bandaren  artxiboa digitalizatzea (administrari laguntzaile 1)

- Hezkuntzako dirulaguntzak emate-lanetan laguntzea (gizarte-graduatu 1)

- Eskola-absentismoaren aurkako programari laguntzea (koordinatzaile 1 eta karikaturista 1)

- Herritarren Segurtasun Arloko  Lege- eta Administrazio-atalaren artxiboa digitalizatzea (3 administrari)

- Seguru mugitzeko programarako laguntza (bide-heziketako 4 monitore)

- Obra txikiak Udaltzaingoaren polizia-etxean (2 peoi)

- Ikastetxeak eta udal eraikinak pintatzea (arduradun 1, 1. mailako 2 ofizial eta 4 peoi/espezialista)

- Udal brigadei bide-markak margotzen laguntzea (2 peoi/espezialista)

- Udal lantaldeei udal eraikinetako barne-altzariak konpontzen laguntzea (1. mailako arotz-ofiziala eta 1. mailako igeltsero-ofiziala)

- Udal lantaldeen biltegian laguntzea (peoi espezialista 1)

- Argiztapenaren arloko udal lantaldeei laguntzea (2 peoi espezialista)

- Lasesarreko kiroldegiko bulegoak, perimetroko hesiak eta barandak pintatzea (2 ofizial pintore eta arduradun 1).

- Lekualdaketetan udal brigadei laguntzea (2 peoi espezialista)

- Basoko pistak eta bideak garbitzea (arduradun 1, ofizial espezialista 1 eta 3 peoi)

- Munoa Finkako mantentze-lanak (2 lorezain)

- Munoa jauregia eta beste udal instalazio batzuk garbitzea (arduradun 1 eta 2 garbitzaile)

- Hondakin-isurketak garbitzea eta berreskuratzea (arduradun 1 eta peoi 1)

- Baliabideak lekualdatzea (furgonetako gidari 1)

- Etxeko Laguntza Zerbitzuari gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza ematea (4 gizarte-hezitzaile)

- Bide seguruak eta eskola-segregazioaren aurkako borroka (hezkuntza teknikari 1)

-  Adinekoentzako gizarte-zentroetarako laguntza (koordinatzaile 1 eta 5 gizarte-begirale)

- Girotaldeak (6 informatzaile-zaintzaile)

- HAZ-Herritarrentzako Arreta Zerbitzurako laguntza (informatzaile 1)

2021-2022 Gazte Enplegurako Plana:

-Haurren Plana abian jartzeko laguntza (gizarte-langile 1)

- Hiri Paisaiaren Bulegoa abian jartzeko laguntza (teknikari 1)

- Teknologia berriei buruzko prestakuntza ematea Enplegu Zentroko langabeei (3 prestatzaile)

- Enplegu planak kudeatzeko laguntza (enplegu teknikari 1 eta prebentzio teknikari 1)

- Herritarren segurtasunerako Covid-laguntza (koordinatzaile 1 eta 3 informatzaile)

SUBIR