Lan aukera berriak TALDEEN KOORDINAZIOAN esperientzia duten langabeentzat

Lanbidek Barakaldoko 2020-2021 Enplegu Plana jaso du, baina oraindik ez du onetsi. Planak lan aukerak eskainiko dizkie TALDEEN KOORDINAZIOARI dagokionean esperientzia eta ezagutza duten hainbat profil profesional desberdinetako langabeei. Kontratatutako pertsonak ondorengo programen arduradunak izango dira:

  • Txikitxu: programaren koordinatzailea
  • Adintech: koordinatzailea
  • Hurbiltzaileak: koordinatzailea
  • Herri Lagunkoia: arduraduna
  • Berdeguneak Berreskuratzen: arduraduna
  • Baso-garbiketa: arduraduna
  • Hondakinak Kudeatzen: arduraduna
  • Gazteen Emantzipazioaren Sustapena: koordinatzailea
  • Kirolaren Balioak: koordinatzailea
  • Hiri-altzariak: arduraduna
  • Eskolak Apaitzen: pinturaren arduraduna
  • Pintura IMD: pinturaren arduraduna
  • Garbiketa COVID: arduraduna

Zehazki, ekimen hau Barakaldon erroldatuta dauden eta Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, izena eman duten langabeei bideratuta dago.

Hautatutako pertsonek erakunde publiko batean bost-sei hilabeteko kontratua eskuratzeko eta bertan Barakaldoko hiritarrentzat erabilgarritasun soziala duten funtzioak betetzeko aukera izango dute.

Aukeratze-prozesuetan sartu ahal izateko, ezinbestekoa da zure profila Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, dagokion sailean eguneratuta egotea, hautagaien bilaketa eta aukeratze-prozesuak bertan agertzen den informazioan oinarrituko baitira. Horretarako, Inguraldeko Enplegu Zentroarekin harremanetan jar zaitezke, Innobak Beurko eraikineko lokalera (Dolores Ibarruri Pasealekua, 82 - Beurko Zaharra) joanez edota 944 189 044 telefono zenbakira deituz.

Lanpostu bakoitzaren eskakizun espezifikoak eta deialdiaren inguruko informazio osagarria Enplegu Zentroan, web-orrian eta Inguralderen sare sozialetan zehatzago kontsultatu ahal izango dira eskaera onesten denean.

Informazio hau behin-behinekoa da; enplegua sustatzeko ekintza lokaletarako diru-laguntzak jasotzeko Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, bultzatzen duen programara eskaera bidali dugu, baina oraindik ez da onet

SUBIR