Barakaldo Mentore Gelako doako ikastaroen deialdi berrirako izen-ematea zabaldu da
Juan Antonio Pizarro, Enplegurako zinegotziak, azaldu du 7 ikastaro eskainiko direla azaroaren 11tik aurrera: Gauzen Interneta, zibersegurtasuna, ekintzailetza digitala, Salesforcearen hastapenak, Salesforce administratzailea, matematiken hastapenak eta fisikaren hastapenak
Barakaldo, 2019ko urriaren 24a
Barakaldoko Mentore Gelak martxan jarri du 'Mentore Irekian' doako ikastaroen deialdi berri bat, aurrez aurreko azterketarik behar ez duten arren, aprobetxamendu- edo bertaratze-ziurtagiria badute. Izen-ematea gaurtik urriaren 31ra arte egin daiteke Dolores Ibarruri Pasalekuko bidegorrian dagoen Barakaldoko Mentore Gelaren egoitzan eta baita bere webgunearen bidez ere (http://aulamentorbarakaldo.inguralde.info), Juan Antonio Pizarro, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa zinegotziak adierazi duen bezala.
"Ikastaroetan izena ematera animatzen ditut Barakaldarrak. Oso erabilgarriak izan daitezke bai langabezian dauden pertsonentzat baita lanean ari direnentzat eta prestakuntza jarraitu nahi dutenentzat era" azaldu du Pizarrok.
Zazpi ikastaro eskaintzen dira: gauzen Interneta, zibersegurtasuna, ekintzailetza digitala, matematiken hastapenak, fisikaren hastapenak, Salesforcearen hastapenak eta Salesforce administratzailea. Ikastaro bakoitzak 50 leku ditu, Espainiako ikasgela guztien artean banatzeko, eta izen-emate hurrenkera zorrotz errespetatuz egokituko dira. Prestakuntza azaroaren 11n hasiko da eta jarduera guztiak bukatzeko epemuga bi hilabetekoa izango da ikastaroaren arabera. Gainera, parte-hartzaileek tutore baten laguntza izango duten prestakuntza dirauen bitartean.
Ikastaro guztiak doakoak izan arren, lekuak mugatuak direnez, hasieratik zazpi egun igaro ondoren, data horretara arte bere tutoreek zehaztutako zereginak bete ez dituen ikasleari bajan emango zaio, beste pertsona batek leku hau hartu dezan, matrikula epean egin arren 50 lekuen batean sartu ez dena.
PAREGABEKO ZERBITZUA EUSKADIN
Barakaldo Mentore Gelak Inguraldeko informatika gelan du bere egoitza, Dolores Ibarruri pasalekuan, z.g., B lokalean. Jarduera familien arabera taldekatutako 170 prestakuntza ikastaro baino gehiago eskaintzen ditu, bakoitzean tutore baten laguntza eta Gela Mentore proiektuaren sustatzailearen, hau da, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioaren ziurtagiria izanez.
Barakaldoko Mentore Gela, Inguralde Barakaldoko Udalaren garapen agentziaren bidez kudeatuta dago. Gaur egun, ikastaro hauek eskaintzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde bakarra da.
