"La Caixa" eta Inguraldek tresneria teknologikoa erosteko hitzarmen bat sinatu dute adinekoen artean IKTen erabilera bultzatzeko xedearekin
Akordio honek 20 tablet, bi ordenagailu eramangarri eta bost smartphone erosteko bidea emango du adinekoen eten digitalarekin bukatzeko helburua duen udal proiektu bat abiarazteko
Ekimen hau, bost gazteen kontratazioa ekarriko duena, hiriko adinekoen zentroetan garatuko da
Barakaldo, 2019ko urriaren 28a
"La Caixa" eta Barakaldoko Udalaren garapen agentziak pasa den astelehenean sinatu zuten tresneria teknologikoa erosteko hitzarmena, udalerriko adinekoenen artean teknologia berriak bultzatzera zuzenduta dagoena. Modu honetan, "la Caixa"-k 8.600 euroko diru-ekarpena egingo du, eta honekin Inguraldek 20 tablet, 5 smartphone, eta bi ordenagailu eramangarrietan datzan tresneria teknologikoa erostera ekingo dio.
Barakaldoko alkate eta Inguraldeko zuzendariak, Amaia del Campok, azaldu duen bezala, tresnak Adintech izendatutako proiektu berrian estreinatuko dira, adinekoen konexio digitala bultzatzera zuzendutakoa. "Gaur egun zerbitzuen digitalizazioa handituz doa erakunde publiko eta pribatuen eskutik hainbat izanda internet bidez burutu behar diren izapideak, beraz, udal-esparrutik, teknologiak adinekoen eguneroko autonomia laguntzeko orduan aukeraz betetako mundu bat irekitzen duela erakusteko eta belaunaldien arteko eten digitalarekin amaitzeko ekintzak burutzeko aukera ikusi dugu" zehaztu du Del Campo.
Honela, proiektua teknologia era erraz eta dibertigarrian erabiltzen ikasteko prestakuntza eta aholkularitza jarduera desberdinak gauzatzean oinarrituko da. Geolokalizazioa Whatsappen bidez bidaltzea adinekoek haien familiak ohartarazi ahal ditzaten desorientatzen edo galtzen badira; beraien konektagarritasuna eta bizi kalitatea hobetzeko aplikazio hoberenak ezagutzea; eta udal izapideak edo medikuarekin hitzordua nola eskatu ikastea, badira besteak beste adinekoei irakatsiko zaizkien aukera batzuk.
HERRI LAGUNKOIA
Adintech proiektuak Barakaldoko Udalaren Gizarte Ekintza Saila ere partaidetzat hartzen du , jarduerak herriko bederatzi adinekoen zentroetan garatuko baitira. Arduradunak, Mikel Antízarrek, nabarmendu du "ekimen honekin, Barakaldo herri gero eta lagunkoiagoan bihurtzeko prozesuan beste urrats bat emango dugu, eten digitalarekin bukatzeko adinekoek teknologia berrietara igo daitezen".
Zentzu honetan, gogorarazi behar da aurten Barakaldo adinekoekin Euskadiko Herri Lagunkoien sarera batu dela. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadi Lagunkoia proiektuan, haien lokalak adinekoen beharrei moldatzeko Inguralderen aholkularitza jaso duten 60 saltoki baino gehiago partaide dira ere.
BOST GAZTE
Proiektu honen abiaraztearekin, adinekoen taldea teknologia berrietara sartzea errazteaz gain, Enplegu Planaren bidez kontratatuko diren herriko 5 gazteei lan-esperientzia ematea bilatzen da. "Pertsona hauek adinekoekin garatuko diren topaketak eta ekintzak suspertzeko arduradunak izango dira, honela lan-merkatura sartzeko eta haien garapen profesionalean aurrera egiteko aukera emanez" azaldu du Juan Antonio Pizarrok, Enplegu, Gizarte-kohesio eta Dibertsitate Kudeaketa zinegotziak.
Halaber, Pizarrok gogorarazi du Enplegu Arlotik jarduera desberdinak gauzatzen ari direla enpresa eta pertsona ekintzaileentzako 'zilarrezko ekonomiaren' sektorean negozio aukera berriak bultzatzeko helburuarekin. Sektore honek enplegu eta ekintzailetzarako aukera anitz ditu, adinekoen benetako beharrak aintzat hartuz, baita biztanleriaren zahartzearen ondorioz gure gizartean sortzen diren erronkak ere.
“LA CAIXA” GIZARTE EKINTZA
"La Caixa" Banku-fundazioak, CaixaBanken bulegoen bitartez, 43,6 milioi euro eman zituen pasa den urtean tokiko gizarte-proiektuak laguntzeko. Euskadiren kasuan, 2018an 1.376.464€ eman ziren, Gipuzkoan guztira 118 ekintza burutuz. Deszentralizatutako Gizarte Ekintzak tamaina txikiko proiektuetarako laguntza suposatzen du, baina sakon sartu dira finantza-entitateak lan egiten duen lurraldeetan eta "la Caixa" Banku-fundazioak burutzen dituen egitarau handiak osatzen ditu, Estatuko lehenengo fundazio pribatua eta munduko garrantzitsuenetarikoa, 2019an 545 milioi euroko aurrekontua izan zuena. "CaixaBankeko langileek harreman estua dugu gure ingurunearekin. Sakonki ezagutzen ditugu arazo larrienak eta horiek arintzeko lan egiten duten erakunde sozialak. Eta hau funtsezkoa da "la Caixa" Gizarte Ekintzak bestela ikusezin bihurtuko liratekeen tokietara iristeko eta milaka pertsonen bizitza hobetzeko", dio Aintzine Correak, Ezkerraldeko CaixaBanken Negozio Arloko zuzendariak.
