Hiriko hamaika puntutan pilatutako 108 tona hondakin erretiratu ditu Barakaldoko Udalak
Gehienak obra-hondakinak dira. Amaitu berri den 2018ko Tokiko Enplegu Planaren bidez kontratatutako hiru langilek egin dituzte lanak.
Barakaldo, 2019ko ekainaren 4a
Barakaldo Kontrolik gabeko hamaika isurketa puntutan -horietako batzuk behin eta berriro erabiliak- pilatutako 108 tona inguru erretiratu ditu Barakaldoko Udalak abendu eta maiatz bitartean. Materialik gehiena, 100 bat tonakoa, obra hondakinak dira. Gainontzekoa, 8 bat tona, igeltsu, zabor, zura, plastiko eta kristal hondarrak eta kable estalki eta osagai elektronikoak, hein handi batean.
Inguraldek kontratatutako bost langilek egin dituzte garbiketa lanak, bukatu berri den 2018-2010ko Tokiko Enplegu Planaren bidez. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Udalak sustatu dute Plana, Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzen Deialdiaren bitartez. Bost hilabetez jardun du lantaldeak hiriko hamaika puntutan, materiala bildu, sailkatu eta erretiratzen, ondoren birziklatzeko.
Hirigintza Diziplina eta Ingurumen Arloko jarduneko zinegotzi Gorka Zubiaurrek azaldu du era guztietako tamaina eta jatorriko gauzak pilatzen direla, eta "maiz, kale erdian bertan eta hiri inguruko bide eta lursailetan agertzen direla".
ALDEZ ALDEKO BILKETA
Andikollanoko parkea da balantze honetan lantaldeak esku-hartze gehien egin dituen zokoetako bat. Inguru horretan bakarrik, 57.892 kilo hondakin erretiratu ziren. Beste zenbait aldetan ere egin dira esku-hartzeak: Basatxu-Zubiletan (21.520 kilo), Lutxanako Orkonerarako bidean (12.754 kilo), Retuerto-Kareagan (4.678 kilo), Gorostitza-Errekatxo (4.210 kilo), Karmengo kalean (4.740 kilo) eta Arrontegi-Lutxanan kilo (1.855). Horiez gainera, Garbiguneren inguruetan, Burtzeñan, la Dinamitan Beurko- Santa Teresan.
Hirigintza Diziplina eta Ingurumen Arloko jarduneko zinegotziak onartzen du "oso zaila dela kontrolik gabeko isurketak pilatzen diren aldeak deuseztatzea, gauez edo oinezkorik ez dabilenean bota ohi dituztelako hondakinak. Funtsezkoa da herritar guztiak jabetzea hiria garbi egoteak eta gure ingurua narria ez dadin ahalegina egiteak duen garrantziaz", azpimarratu du. "Nehork ez luke zaborrik botako etxe barruan; horregatik zait ulergaitza gauzak inolako lotsarik gabe gure berdeguneetara botatzea, horiek baitira barakaldar guztien aisiarako aldeak", berretsi du.
Aurten, bigarrenez burutu du Udaleko Inguralde Garapen Agentziak Hondakinak programa, eta oso emaitza onak lortu ditu oraingoan ere. Udalak Mendiko hondakinen agerpena kontrolatzeko baimenik gabeko ibilgailuen pasoa debekatzen duten seinaleak jarri ditu hondakinak agertzeko arriskua dagoen zazpi bidetan. "Gehienak paisaia balio edo natura aberastasuna duten landa guneetan jarri dira. Hondakin hauek isurtzen dituztenei oztopoak jartzea da helburua, gune hauen balioa mantentze aldera", azaldu du Zubiaurrek.
