Inguraldek inguruko gazte langabetuentzako bi ikastaroen deia ireki du
DJ Profesionaleko eta bideo bidezko Storytelling-ak egiteko doako ikastaro bi dira, lan merkatuak eskatzen dituen lan-profil berrien arabera diseinatuak
Barakaldo, 2018ko martxoaren 14a
Barakaldoko Udaleko garapen agentzia den Inguraldek doako bi ikastaro berrien deialdia ireki du, hain zuzen ere, Barakaldon edo Ezkerraldeko eta Meatzaldeko udalen batean erroldatutako 24 pertsona langabetuentzako. Apirilean eta maiatzean garatuko dira enplegurako aukerak hobetzeko programaren testuinguruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailak bultzatua.
Inguraldeko presidenteak, Danel Solak, hurrengoa zehaztu du: “jarraitzen dugu prestakuntzaren alde egiten lan egiteko aukerak sustatzen dituelako, eta Aldundiak laguntzen dituen ikastaro berri hauek aukera ona dira lan-merkatuak eskatzen dituen lan-profil berrien inguruko prestakuntza jasotzeko”.
Lehenengoa Dj Profesionaleko ikastaroa da: Zuzeneko Musika Bidezko Animazioa, 30 urte arteko 12 pertsonentzat. Prestakuntza honek lan merkatuan txertatzen lagunduko die, hain zuzen ere, zuzeneko nahiz irratietan zabaltzeko musika- eta ikusmen-animazioko saioak eskaintzeko lan-gaitasunak bereganatuko dituztelako. Gaitegian hurrengo edukiak sartzen dira: ikus-entzunezko zuzeneko saioak prestatzeko materiala, fitxategi digitalak editatzea, irudiak nahastea, eta musika-animazioko saioak zuzentzeko beharrezkoak diren baliabide teknologiko eta tekniko guztien inguruko prestakuntza.
Bigarren ikastaroa bideo bidezko Storytelling ikastaroa da, eta 30 urte arteko 12 gazteei zuzenduta dago. Helburua hurrengoa da: gailu mugikorren bidez ikus-entzunezko kontaketak eraikitzeko baliabide teknologikoak ezagutzea. Programaren barruan Storytelling delakoaren sarrera egingo da, smartphonen bidezko bideo-grabazioa, bideo-edizia, postprodukzioa eta sare sozialeetan zabaltzea.
Martxoaren 30a izango da bideo bidezko Storytelling ikastaroan izena emateko epemuga, eta DJ ikastarorako apirilaren 12a. Izen-emateak Inguraldeko bulego nagusietan egin beharko dira (Aldapa 3A, Barakaldo), 9:00-14:00 bitartean. Informazio gehiago www.inguralde.com
DJ Profesionala: Zuzeneko Musika Bidezko Animazioa Bideo Storytelling: Nire smartphone-arekin istoriak kontatuz


