Barakaldoko Mentor Ikasgelak gaitasun digitaletako doako hiru online ikastaro eskaintzen ditu

Martxoaren 1ean amaitzen da hurrengo hiru ikastaroetako matrikula egiteko epea: Introducción a la Ciberseguridad, Emprendimiento Digital e Introducción al Internet de las cosas

Barakaldoko Mentor Ikasgelak gaitasun digitalen inguruko doako hiru online ikastaro jarri ditu martxan. Introducción a la Ciberseguridad, Emprendimiento Digital e Introducción al Internet de las cosas ikastaroetan matrikula egiteko epemuga martxoaren 1a da. Pertsona interesdunek izena eman dezakete www.aulamentorbarakaldo.inguralde.info webgunean.

Prestakuntza martxoaren 5ean hasi eta maiatzaren 4an amaituko da. Introducción a la Ciberseguridad ikastaroko parte-hartzaileek beren datuak sarean babesten ikasiko dute, hala maila pertsonalean nola profesionalean.

Introducción al Internet de las Cosas ikastaroak eraldaketa digitalarekin zerikusia duten kontzeptuen eta erronken deskribapen orokorra eskainiko du.

Negozio bat abiatzeko edo alor profesionalean aurrera egiteko interesa izanez gero, ekintzailetza digitalaren inguruko prestakuntzak helburu horiek lortzeko sareko teknologia nola erabiltzen den erakutsiko du (Emprendimiento Digital ikastaroa).

Gainera, ikastaro bakoitzak eskaintzen dituen lan-garapenerako aukerei buruzko informazioa ere emango da.

Prestakuntza-prozesuak irauten duen bitartean, ikasle bakoitzak bere jarraipen pertsonalizatua egingo duen tutore baten laguntza izango du. Ez da aurrez aurreko azterketarik egiten, eta prestakuntza amaitutakoan, berau aprobetxatu izanaren agiria ematen da.

BARAKALDO MENTOR IKASGELA

Barakaldo Mentor Ikasgela Inguraldek eskaintzen duen online prestakuntzako proiektua da, zeinean Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren ziurtagiria daukaten 170 ikastaro baino gehiago dauden. Barakaldo da prestakuntza-programa hau eskaintzen duen Euskadiko herri bakarra.

Prestakuntza-eskaintza zabal hau programako webgunean bertan ikus daiteke, edo nahiago baduzu, Barakaldoko Mentor Ikasgelara jo dezakezu (Enplegu Zentroa, Dolores Ibarruri Pasealekua, z.g.). 

SUBIR