Inguraldek droneak pilotatzeko gazteentzako doako ikastaro bat eskaintzen du

Prestakuntza honetan gazteek eduki bereziak jorratuko dituzte, epe labur/ertainean lan egiteko aukerak eskura ditzaten. Izena emateko epea otsailaren 17an amaituko da.

Barakaldo, 2018ko otsailaren 13a

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentzia den Inguraldek droneak pilotatzen hasteko doako ikastaro bat antolatzen du. Ikastaro hau 16-29 urte bitarteko eta prestakuntza gutxiko gazteei zuzenduta dago, emakumeei zein gizonei, baldin eta Gazteentzako Lan Planean (GLP) eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda badaude. Izena emateko epea otsailaren 17an amaituko da. Izena emateko interesa duten gazteek Gazte Bulegora jo dezakete (San Juan, 17).

Prestakuntza honetan gazteek eduki bereziak jorratuko dituzte, epe labur/ertainean lan egiteko aukerak izan ditzaten. Prestakuntza-ibilbideak bi fase ditu. Lehenengoan, lanerako gaitasunak identifikatzen dira ikasle bakoitzaren lan-profila eraikitzeko, prestakuntzarekin zerikusia duten harremanak indartzeko eta elkarrenganako laguntza eta talde-lana sustatzeko.

Bigarren fasearen erdigunea droneak pilotatzeko ezagutza teknikoez osatutako 80 orduko tailerra da.

 

 

 

Ikastaroan jorratuko diren arlo teorikoak, besteren artean, hurrengoak dira: araudia, aireontziaren oinarrizko ezaugarriak, komunikazioak eta operazio-prozedurak. Programa praktiko bat ere egongo da, eta besteak beste, hurrengo zereginetako edukiak landuko dira: larrialdi-prozedurak, pisua eta zentratzea, eta muntatzea eta doikuntza.

Programa teknikoa prestakuntza-ekintzekin osatzen da, hain justu ere, etorkizunari begira abilezia-pertsonalak indartzeko eta ordaindutako praktikak egiteko.

Aireontzi hauek gero eta ezagunagoak izateak hainbat sektoretako enpresek erabiltzea eragiten du, hala nola ikus-entzunezko ekoizpenetarako, garraiorako eta energiarako.

Inguraldek prestakuntza-ekimen hau 2014-2020 aldirako Gazte Enplegurako Plan Operatiboaren testuinguruan garatzen du. Plan horretako % 91,89 Europako Gizarte Funtsak laguntzen du, eta Garapenek koordinatzen du (Garapen Agentzien Euskal Elkartea).

Informazio gehiago: https://inguralde.eus/eu/enplegua/txertatu-merkatuan.html

 

 

 

SUBIR