Barakaldon 218 lagun sartu dira enplegu merkatuan urria eta azaroa bitartean

Guztira 7.256 langabe daude, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko datuen arabera. Zerbitzu sektoreak du joerarik onena

Barakaldo, 2017ko abenduaren 22a

Barakaldoko populazio aktiboaren enplegagarritasunak azken urteko hobekuntzaren bidean jarraitzen du. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratutako langabetu kopurua jaitsi egin da urritik azarora: 218 pertsona gutxiago (162 urrian eta 56 azaroan). Guztira 7.256 langabetu daude: 4.026 emakumeak eta 3.230 gizonak.

Aipatutako epean, oraindik ere gizon gehiagok aurkitzen du lana (139), emakumeen aldean (79). Datuek erakusten dute adin guztietan emakumeen jarduera tasa baxuagoa dela gizonezkoen tasarekin konparatuz gero.

Sektoreka, langabe kopurua jaitsi egin da bereziki zerbitzuetan (139), baina baita industrian (40) eta eraikuntzaren sektorean ere (34).

 

 

Inguraldeko lehendakariak, Danel Solak, nabarmendu du Barakaldoko lan-merkatua 2017an izaten ari den joera positiboa: “urte hasieran enplegu tasa % 16 baino altuagoa zen, eta une hauetan enplegu tasa puntu bat jaitsi da (% 15)”.

Langabezia jaitsi egin bada ere, Danel Solak azpimarratu du “jarraitzen dugula gure ahalegin guztiak lanpostua galdu duten hiritar horiengan jartzen lan munduan sartu daitezen, bereziki bere lehenengo lana bilatzen duten lagunak eta lan merkaturatzeko zailtasun gehiago dauzkaten gizataldeak, hala nola emakumeak, iraupen luzeko langabetuak eta 55 urtetik gorako pertsonak”. Horregatik guztiarengatik, gutxienez egindako kontratuen % 40 emakumeentzat izango dira.

Izan ere, Barakaldok dagoeneko martxan jarri du Lanbideren laguntzarekin 2017-2018ko Barakaldoko Enplegu Plana. Ekimen horretan 102 lagun zuzenean kontratatzea aurreikusten da, eta gainera, Kontrataziorako Laguntzen deialdi berria ere egingo da. Dirulaguntza horien onuradunak Barakaldoko 26 lagun gehiago izango dira.

SUBIR