Barakaldok eta "La Caixa" Gizarte Ekintzak erabilera publikoko ordenagailu berriak jarriko dituzte liburutegietan eta kultur etxeetan

Kulturnet sareak eskaintzen duen Interneten konektatzeko doako zerbitzua hobetuko duten 27 ordenagailu berri erosteko hitzarmena sinatu du Udaleko garapen agentziak “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin

9.000 barakaldarrek dute Kulturnet txartela 

Barakaldo, 2017ko urriaren 25a

Inguraldek, Barakaldoko Udaleko garapen agentziak, hiriko liburutegietan, kultur etxeetan eta Enplegu Zentroan herritarrei Interneten konektatzeko doako zerbitzua eskaintzen dien Kulturnet sareko parke teknologikoaren parte bat berritzeko tramiteak abiarazi ditu.  Jarduketa azaroan egingo da CaixaBank-ekin sinatutako babes-hitzarmenari esker.  Izan ere, hitzarmena gaur sinatu dute Barakaldoko alkate Amaia del Campok eta Ezkerraldeko CaixaBank-eko Negozio Arloko Angel Pisanok.

Udalak eta Caixabank-ek hilabeteak daramatzate hitzarmena lantzen, eta horri esker, mahai gaineko 27 ordenagailu erosiko dira, liburutegietan eta kultur etxeetan daudenak kendu eta berriak jartzeko. Ordenagailuen eta mantentze lanaren urteko kostua 19.723,24 eurokoa da, eta horietako % 50 (9.861 euro) bankuak ordainduko ditu.

Amaia del Campok jakinarazi duenez, aldaketa beharrezkoa da, “ordenagailu asko daudelako arazoak ematen, eta zerbitzuz kanpo ere bai”. “Gainera, egungo sistemak eguneratu gabe daude eta ez dituzte egungo aplikazioek egoki funtzionatzeko behar beste ezaugarri” azpimarratu du.

Ekipo berriek dokumentuak hobeto ikusteko eta arinago deskargatzeko bide emango dute, beraz, informazioa aurkitzeko eta jasotzeko erreserbatutako denbora hobeto aprobetxatu da.  Azaroan egingo da aldaketa.

“Egoera ekonomikoa zaila da, eta horregatik jardun izan dugu herritarrei Intereneten konektatzeko doako zerbitzu bikaina emateko akordioak edota hitzarmenak bilatzen" azaldu du alkateak.   

SARE GARRANTZITSUA

Barakaldoko Udalak doako konexiorako 11 gune ditu hiri osoan, eta guztiak daude Inguraldek kudeatzen duen Kulturnet sarearen barruan. Kulturnet sareak herritarrek erabiltzeko 36 ordenagailu ditu; horietako 27 kultur etxe eta liburutegietan daude, eta 9, Enplegu Zentroan.  Azken horiek dagoeneko aldatuta daude. Inguralderen bulego nagusian eskura daitekeen Kultunet txartelarekin ordenagailuak doan erabil ditzakete herritarrek, aurretik ordua eskatuta. 

Kulturnet sareak 9.923 erabiltzaile ditu, Barakaldoko biztanleen % 10 baino gutxixeago.

Inguraldek 2003. urtean abiarazi zuen Kulturnet proiektuaren bidez, herritar orori teknologia berriak erabiltzeko aukera erraztea lortu nahi izan zuen.

GIZARTE EKINTZA:  510 MILOI EUROKO AURREKONTUA

“La Caixa” Gizarte Ekintzak bere finantza-jarduera garatzen duen gizartearen beharrizanei erantzuteko eta ongizatearekin lotutako  konpromisoa du 1904an sortu zenetik, hori baita bere ezaugarririk nagusiena. Erakundeak nahitaezko helburu bat du: gizarte hobea eta justuagoa eraikitzea, beharrizan handiagoak dituztenei aukerak emanez.

Printzipio eta helburu horiekin bat, erakundeak 2017. urtean ere Gizarte Ekintzak egiten duen lana sendotu eta areagotu nahi du. Horretarako, aurrekontua ere handitu egin du, eta aurten, 510 milioi euro jarri ditu, aurreko bederatzi urteotan berriz, 500 milioi euro. Euskadin aurrekontuak gora egin du, urteko 9 milioi izatetik 11milioi izatera.

Gizarte-programak garatzeko inbertsioa da batez ere. Haur-pobreziaren kontrako borroka, kolektibo kaltebereentzako enplegua sustatzea, adinekoen zahartze aktiboa eta osasuntsua eta gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei arreta dira lehentasunezko lan-ildoak. Ikerketa eta ezagutzaren alde egitea, eta kultura babestea dira erakundearen ezaugarri bereziak.

 

 

 

SUBIR