Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaok 'Ezkerraldea Gaztedi' lankidetza hitzarmena berritu dute Aldundiarekin

Hitzarmenaren bidez, Ezkerraldeko udalek gazteen enplegagarritasuna hobetzea xede duten bekak eskaintzeko ekintzak garatuko dituzte

Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko alkateek eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Behatokiko zuzendariak Ezkerraldea Gaztedi hitzarmena  sinatu dute gaur goizean Barakaldoko Udalean, gazteriaren alorrean Bizkaiko Foru Aldundiarekin duten lankidetza berritzearren.

Horrela, Amaia del Campok, Mikel Torresek, Aintzane Urkijok eta Josu Bergarak eskualdean 2012. urtean ezarri zen Gaztedi Bizkaia programaren alde daudela adierazi dute, zeren eta horri esker, erakunde guztietatik esku-hartzeko aukera baitute Bizkaiko gazteentzako berdintasun aukerak bermatu eta bizi-proiektu autonomo eta kalitatezkoa lortu dezaten gazteek. 

Alde horretatik, gazteriaren alorreko udal zerbitzuek egiten duten lana guztiz funtsezkoa da, gazteentzako erreferente zuzena baita, gazteen eskariak antzeman eta haien-bizi-baldintzak hobetzeko behar diren ekintzak hedatzeko lana egiten dute eta.

Hitzarmenari esker, Gaztedi Bizkaia 2020 programaren esparruan, Ezkerraldeko udalek gazteen emantzipazioa sustatzeko ekintzak garatzen jarraituko dute, eta horretarako, enplegurako trebakuntza, aholkularitza eta balioak sustatzeko programak ez ezik, azken nobedadea den gazteen enplegagarritasuna hobetzeko beken eskaintza ere baliatuko dute.

"Hitzarmen honen bidez, Ezkerraldeko udalerriok eskualdeko gazteen enplegurako eta prestakuntzarako aukerak sustatzeko konpromisoa hartzen dugu, beraz, lan egitea dagokigu udalerri bakoitzeko behargintzak baliatuz (Barakaldon, Inguralde daukagu), gure biztanleentzako programa erakargarria, praktikoa eta erabilgarria sortu ahal izateko"  azpimarratu du Barakaldoko alkate Amaia Del Campok.

Hitzarmenak Ezkerraldeko gazteen enplegagarritasuna eta emantzipazio tasa hobetzeko beren-beregiko ekintzak garatuko ditu hemendik eta 2019ra arte iraungo duen proiektua honetan.  Hitzarmenari esker, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko udalek, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, 352.000 euroko aurrekontu globala izango dute gazteen emantzipazioa eta enplegagarritasuna hobetzeko neurriak gara ditzaten.

UDAL GAZTEDI BIZKAIA

2011. urtean sortu zen Udal Gaztedi gazteria-politiken foru koordinaziorako tresna, eta harrezkero, Bizkaiko gazteria-politiken erreferentzia markoa da, gazteria-politikak zehaztu, sustatu eta koordinatzeko tresna berria  izateaz gain, gazteen autonomia, lurraldeen arteko oreka eta kohesioa eta konpromiso soziala ere bermatzen du. Helburuen zehaztapena eta horiek lortzeko lan-metodoa da, baliabideak optimizatu eta antolatuz.

SUBIR