Barakaldok hitzaldi bat hartuko du gazteen enplegurako proposamen europarrei buruz

Enpresei eta herritarrei zuzendua, Stanislav Rangelovek, Europar Batzordean Espainiarako Enplegu Politiken koordinatzailea denak,  emango ditu, ISZn, maiatzaren 17an. Sarrera libre, dena bete arte.

Barakaldo, 2017ko maiatzaren 10a.

Hurrengo asteazkenean, maiatzaren 17an, 19:00etan, ISZn hitzaldi bat egongo da: ¨gazteen enplegua, proposamenak Europar Batasunetik¨. Hitzaren Etxea, E-Civis eta Eurgetxo elkarteek antolatzen dute Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziarekin elkarlanean.

Hitzaldian, Stanislav Rangelovek, Europar Batzordean Espainiarako Enplegu eta Gizarteratze Politiken koordinatzaileak, parte hartuko du. Horrek bere hitzaldian gaurkotasun handiko gaiei helduko die, gazteen enpleguaren aukeren inguruan. Landuko diren gaien artean honakoak nabarmentzen dira: Europak hartutako neurriak, Gazteen Bermea, eta YEI izeneko gazteen enplegurako ekimena.  Azken hori 25 urtetik beherako gazteentzat da, lanik egiten ez dutenentzat ezta ikasi eta prestakuntzarik jaso ez dutenentzat ere.

Era berean, Rangelovek gazteak enpresek kontratatzea laguntzeko neurrien berri emango du, hala nola, gazteentzako lehenengo kontratuko eskaintzak, mugikortasun-neurriak, autoenplegua sustatzea eta irakaskuntzako praktiketako kontratuak eskaintzea, besteak beste.

HERRITARREK ETA ENPRESEK PARTE HARTZEKO HITZALDI IREKIA

Hitzaldi horrek informazio- eta eztabaidagune bat irekitzea du xede, Europar Batzordeak sustatzen dituen gazteen enplegurako aukerei buruz.   

Partaidetza irekita dago parte hartu nahi duten pertsona guztientzat. Hala ere, bereziki Barakaldoko eta hurbileko udalerrietako gazteei eta enpresei, eta arlo horretan lan egiten duten erakunde eta organismoei zuzenduta dago.

Sarrera librea izango da dena bete arte. Interesatutakoek informazioa eskatzeko Inguralderen Enplegu Zentrora jo behar dute edo ondoko helbidera idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..  

 

SUBIR