Inguraldek doako 14 ikastaro programatu ditu, 124 langabetuk lan merkatura sartzeko

Barakaldoko Udalaren garapen-agentziak, Inguraldek, 14 ikastaro programatu ditu bigarren sei hilabeterako. Doakoak izango dira eta hainbat gai landuko dira. Gainera, 124 plaza eskainiko dira. Interesa duten pertsonak Enplegu Zentrora joan daitezke izena ematera. Zentroa Dolores Ibarruri pasealekuan dago.

Langabetuak lan merkatura bueltatzea ahalbidetzen duten gaiak nagusituko dira. Adibidez; zenbait lanbidetarako Txartela Profesionala edota Gaitasun profesionalaren ziurtagiria lortzeko ikastaroa edo orga eramailea izateko prestakuntza.

Ekainean hasiko den lehenengo fasean, eraikuntza arlorako Txartela Profesionala lortzeko lau ikastaro egongo dira. Gainera, Eraikuntza arloan Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko oinarrizko ikastaroa eskainiko da, eta beste hiru modulu bereziak igeltsero, iturgin eta margolarientzat.

Ekainean ere zenbait ikastaro antolatuko dira: Orga Jasotzaileen Erabilera, Laneko Arriskuen Prebentzio Estruktura Tubularretan, Visual Thinking edo buruko mapak, sormena bultzatzeko.

Azken sei hilabeterako programazioa irailean bukatuko da ikastaro bereziekin; Garraiorako Gaitasun Profesionaleko Ziurtagiria lortzeko ikastaroa eta Bizikleten Mekanika Profesionalari buruzkoa. Zaintzaile 2.0 ikastaroa ere programatu dute. Horren helburua da nagusien zainketan aritzen diren profesionalei erraminta eta aplikazio teknologikoak erabiltzen irakastea. Izan ere, batzuk oso lagungarriak izan daitezke haien lanerako. Bestalde, Enplegurako Zeharkako Gaitasunei buruzko tailerra egongo da. Horren xedea da enpresek, langileak aukeratzerakoan, gehien baloratzen dituzten gaitasunak indartzea.

SUBIR