Inguraldek Ideia Azoka bat antolatu du lankidetza-proiektu berritzaileak sustatzeko

Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak, Inguraldek, hirian, proiektu eta ideia berritzaileak garatzeko ekimena jarri du abian; Ideia Azoka. Apirilaren 24an egingo da Innobak Beurko Enpresen Udal Zentroan, 10:00-14:00.

Egitasmoari esker, langabetuek haien ideiak eta proiektuak aurkeztu, sinergiak eratu eta harreman profesionalak handituko dituzte.

Jardunaldia garapen fasean dauden esperientzien aurkezpenarekin hasiko da. ‘Tu minuto de gloria’ zatiarekin jarraituko du, bertan, parte hartzaileek haien ideiak aurkeztuko dituzte. Jardunaldian speed dating edo kontaktu errondak egiteko lan dinamikak egingo dira. Ideiak batzeko aukera ebaluatuko da, gero, lankidetza espazioetan garatzeko. «Xedea da azokak, hirian, balioak eta enplegua sortuko dituzten ideiak eta proiektuak dituzten pertsonak batzeko balio izatea. Horretarako espazio bat sortu dugu, ideiak partekatzeko eta aberasteko, eta harreman sarea handitzeko», azaldu dute garapen-agentziatik.

24ko saioa ‘Hibridando Ideas’ enplegua sustatzeko programaren barnean dago. Inguralde garatzen ari da helburu hauek dituzten auzokideekin; gaitasun sortzaile eta ekintzaileak sustatzea; ideia berriak sortzea eta partekatzea, lan munduan aurrera egiteko; beste profesional batzuekin harremanak egitea; eta sinergiak sortzea. Hau da, lankidetza espazioetan, negozio ideiak edo proiektuak garatu ahal dituzten pertsonak harremanet

SUBIR