Barakaldok Lehen Aukera programarekin bat egin du 30 urte beherako gazteen enplegagarritasuna hobetzeko

Barakaldoko Udalak enplegua sortzeko ekimenak garatzen jarraitzen du.

Oraingo honetan, udal gobernuak gazteen kontrataziorako ‘Lehen Aukera’ programarekin bat egin du. Programa Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbidek sustatzen du. Udala, Inguralde garapen-agentziaren bidez, udal enpresei informazioa eskaintzen ari da diru-laguntzen deialdiei buruz. Helburua da 30 urte beherako auzokideen kontratazioa bultzatzea. Programan hainbat gazte sar daitezke: tituludunak, langabezian daudenak, haien prestakuntzarekin erlazionatutako lanetan esperientziarik ez dutenak edo esperientzia txikia dutenak. Horiei praktika kontratuak edo behin betikoak egingo zaizkie.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 20an bukatuko da. Diru-laguntza jasotzeko interesa duten enpresak Inguraldeko lan-taldearekin harremanetan jarri beharko dira; 944.78.93.55 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. elektronikoaren bidez.

SUBIR