Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna
Emakumearen Nazioarteko Egunean alegia, geldialdi bat egitera eta begirada emakumeengan jartzera gonbidatzen zaitugu.

Barakaldo, 2026ko otsailaren 6a
Inguraldek Behatokiaren hainbat atal eguneratu berri ditu gure web orrian, Barakaldori buruzko informazio sozioekonomiko eguneratuagoa eta eskuragarriagoa eskaintzeko.
Hain zuzen ere, “Barakaldo en Cifras” atala berritu da. Bertan, kategorien arabera antolatutako adierazleak aurkezten dira eta genero-ikuspegia txertatzen da, udalerriko errealitate sozioekonomiko berriena ezagutzeko.
Era berean, “Barakaldo Estudios” atalean, “Barakaldo Zenbakitan Genero Ikuspegiarekin” Ikusizko Txosten berria argitaratu da, udalerriko datu eta adierazle nagusiak ikuspegi horretatik modu grafikoan jasotzen eta laburtzen dituen dokumentua.
Ezagutu datuak! Eman Tokia BERDINTASUNARI!
