Barakaldok omenaldia egin dio urtean 6.500 lagun inguru artatzen duen Inguralde tokiko garapen agentziari

 Udaleko garapen agentziaren 25. urteurrena ospatzeko, gaur arratsaldean, Barakaldo Antzokian antolatutako ekitaldian buru izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Amaia del Campo Barakaldoko alkatea.

 Barakaldo, 2017ko azaroaren 14a

Barakaldoko Udalak antolatutako Inguralderen hogeita bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldian, Amaia del Campo alkateak garapen agentziako profesionalak zoriondu ditu mende laurden honetan egindako lanagatik.  Horrez gain, Barakaldoren garapenean eta sustapenean agentziak izan duen garrantzia ere nabarmendu du, zeren eta langabeen, ekintzaileen, merkataritzaren, ostalaritzaren, enpresa txiki eta ertainaren aldeko lana ez ezik, kontsumitzaileen alde (KIUBen bidez) ere egin baitu".

Ekitaldian, honako hauek izan dira: Iñigo Urkullu lehendakaria, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillo, Enpleguko sailburuorde Marcos Muro, Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muela, Ekonomiaren Garapeneko diputatu Imanol Pradales, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko alkateak, ekonomiaren sustapenarekin lotutako erakundeak, Inguraldeko erabiltzaileak eta enpresak.  

Ekitaldian agentziak hiriaren sustapen sozioekonomikoaren eta enpleguaren alde egindako lana eta ibilbidea berrikusi da, eta batez ere, irailean aurretiko erretiroa hartu duen Javier Rodriguez aipatu da, karguan egon baita urte horietan guztietan.  Orain, Eukene Bengoak hartu du erakundearen zuzendaritzako kargua. Inguralderen urteurrena Barakaldoko Udal Musika Bandaren emanaldiak girotu du.

IBILBIDE LUZEA
Inguralde hurbileko udal zerbitzu gisa sortu zen, eta langabezian zeuden pertsonei laguntzea zuen xede, eskualde honetan eragin zuen krisi industrialaren garaian.  Ordutik, pixkanaka joan da hiriko beharrizan guztietara egokituz, eta, halatan, herritarren erreferentzia behinen bihurtu da, enpleguaren eta garapen ekonomikoaren sustapenerako zerbitzu gisa. "Etorkizunak berrikuntza, lehiakortasuna eta kalitatezko enplegua sustatzen jarraitzeko erronka ugari ekarriko dizkigu oraindik. Barakaldon kokatuko gara, baina ekonomia globalean bizi garela kontuan hartuta, sarean jardutea lanean eta sinergiak ezartzea oinarrizkoa den ingurunean hain zuzen" esan du Amaia del Campok.

6.500 bat lagun igarotzen da urtero, langabetuei laguntzeko, enpresa berriak sortzeko eta merkataritza, hiri enpresa, kontsumitzaile eta berrikuntzari sostengua emateko zerbitzutik.

Enpleguari laguntzea da Inguralderen helburu nagusia.  Hainbat proiektu eta jarduera jorratzen ari da erakundea, enpleguaren arloko informazioa eta orientabideak ematen eta jendea trebatzen. Urtero, 2.000 lagun inguru hurbiltzen da zerbitzu honetara, bere lan bizitza bideratu asmoz. Horrezaz gainera, Enplegu Zentroak (Dolores Ibarruri pasealekua) 15.000 bat kontsultari egiten dio arreta urtero.

 Era beran, 1.556 enpresa sortu ditu Inguraldek denbora horretan; eta ondorioz, 585 zuzeneko lanpostu sortu dira.

HIRIKO MERKATARITZA ETA BERRIKUNTZA
Inguraldek harreman berezia du hiriko merkataritza txikiarekin.  Sektoreari zuzendutako sustapen kanpaina eta ekintzen artean daude, haien jarduera indartzea, bai eta lehiakortasuna bultzatzea eta merkataritza arloko errealitate berrira egokitzen laguntzea ere. Ekintza horiek guztiak gorenera heldu dira 2020 urtea ortzi-muga hartuta Merkataritzarako martxan jarriko den Lehenengo Plan Estrategikoarekin.

Halaber, Inguraldek Innpulso Sarearen parte izaten lagundu dio Barakaldori, bai eta tinko lagundu ere. Estatuko 68 udalek osatutako sareak toki politika berritzaileak definitu eta ezartzeko ahaleginean aurrera egitea du helburu. Euskal udalerrien smartcity estrategian ere parte hartzen du Euskal Udalen Elkartearen (EUDEL) bidez.

 

SUBIR