Berriak

Martxoaren 5, 6 eta 7an, Barakaldoko merkataritzak pagotxen azoka tradizionala ospatuko du. Hiriguneko establezimenduek haien produktuak kanpora aterako dituzte, udazken-neguko beherapenen azken etapa honetan salmentak sustatzeko.

Ekitaldi hau ACE Barakaldo elkartearen ekimena da, 2011 geroztik urtero egiten dena, eta nahi duten merkatari guztiak, lotuta egon edo ez, beherapenen kanpaina berezi honetara batu daitezke, beti ere Barakaldoko Udalak eskatzen dituen baldintza orokorrak betetzen badituzte. Halaber, ekitaldian parte hartuko dela adieraztea ez da beharrezkoa.

Gune publikoa okupatzearen baldintza orokorrak

 

 

Udalak 2018ko soberakinaren 400.000 euro baino gehiago emango ditu ekimen hori martxan jartzeko, eta udalerriko 40 langabe inguruk ekimenaren onurak jasoko dituztela espero da. Hainbat sektore eta espezializatze izango dira ekimenaren ardatzak, besteak beste, teknologia berriak, robotika eta errehabilitazioa.

InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena.

Inguraldek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoko jardunaren barruan, EUSKALIT - Kudeaketa Aurreratuaren Saltokitik Enpresara prestakuntza programa antolatuko du Barakaldon. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak erabat diruz lagundutako prestakuntza plana da, eta Euskadiko merkataritzako gerente/arduradun/titularrei dago zuzenduta beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko helburuarekin, merkataritza kudeaketan hobetze teknikak erabiliz.

SUBIR