Berriak
Ciscoren informatika aurreratuari buruzko hiru ikastaro eskainiko ditu Barakaldoko Enplegu Arloak, Mentor Gelaren bitartez
Zabalik da dagoeneko online eskoletan izena emateko epea, Juan Antonio Pizarro zinegotziak iragarri duenez
Laneratzea errazten du Enplegunek enpresetako arduradunen aholkuen bidez, baita curriculum vitaea konpainia horietara bidaltzea ahalbidetzen ere, online mintzaldiak eskaini ostean
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak web orri berri bat sortu du Barakaldoko bizilagunei enplegua bilatzen laguntzeko, hainbat sektoretako euskal enpresa nagusiek aholkuen emanez. Inguralde garapen-agentziaren bidez garatutako ekimena da, Alfonso Líbano Firestone Fundazioarekin lankidetzan, eta laneratzea errazten du ikuspegi berri batetik, online elkarrizketaren bidez, alegia, kontuan harturik Covid-19 pandemiaren ondorioz gaur egun mugak daudela lana modu presentzialean bilatzeko,.
Barakaldok ez du terrazen tasa kobratuko 2021ean
Ostalaritza sektorearen egoerari buruzko Merkataritza Mahaiaren bigarren bilera monografikoan iragarri dute neurria, eta bertan, sektoreko elkarteek eta udalerriko talde politiko guztiek parte hartu dute.
Udalak iragarri duenez, zuzeneko diru-laguntza eskaeren %50 ordaindu dira dagoeneko, 138.000 euro baino gehiago, eta gainerakoa berehala ordaintzen da, fiskalizatu ondoren.
Covid-19k eragindako egoeraren ondorioz lana galdu duten barakaldarrak lanera itzultzeko bidea samurtuko dute kontrataziorako laguntzek
Milioi bat euroko dirulaguntzak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatuak, Barakaldoko 136 langaberen onurarako izango direla jakinarazi du Juan Antonio Pizarro zinegotziak
