Berriak
Barakaldok 110 enpresa sortzea babestu zuen 2023an, Inguralderen prestakuntza eta aholkularitza-zerbitzuen bidez
Barakaldoko Garapen Agentziak 210 enpresa-ekimen artatu zituen iaz, 218 ekintzailek aurkeztuak, eta enpresak sortzeko zazpi prestakuntza-ekintza garatu zituen; horietan 129 pertsonak hartu zuten parte.
Ekintzaileei Laguntzeko Puntu Zerbitzuak enpresa bat abian jarri aurreko administrazio-izapideen kudeaketa errazten du, eta Barakaldo aitzindaria izan zen ekimen hori EAEn ezartzen.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (2024/02/15)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena
Inguraldek Ingeteam eta Centro Formación Somorrostro zentroekin lan egiten du, ekipo elektriko eta elektronikoen muntaketan interesa duten pertsonak prestatzeko, kontratatzeko konpromisoarekin
220 orduko prestakuntza-ibilbidea eskainiko zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden 12 langaberi.
Ingeteam enpresak % 50eko kontratazio-konpromisoa eskaintzen du.
"Potentziala eta espiritu berritzailea", Barakaldoko LHko IV. Ikasenpresa Azokan aurkeztutako proiektuen elementu bereizgarriak
Inguraldeko ordezkaritza batek LH Barakaldok antolatutako ekitaldia bisitatu du gaur goizean eskolako frontoian, "Ikasenpresa" programaren baitan.
Ikasleek enpresa txikien proiektuak aurkeztu dituzte. Proiektu horiek ikasturtean zehar garatu dira, benetako proposamenen bidez enpresa-mundua ikasgeletara hurbiltzeko.
