Laguntzak eta finantzabideak

Inguraldek talde teknikoa jartzen dizu eskura, zure enpresa sortzeko agertzen diren aukera guztiez balia zaitezen, eta haiek bideratzen laguntzen dizugu.

  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:  ENPRESAK SORTZEKO ETA MARTXAN JARTZEKO laguntzak. EPEA ITXITA
    • Hartzailerak: langabezia; enplegu-hobekuntza, non lan-kontratuak ez duen gainditzen hitzarmenez ezarritako lanaldiaren %40, ABEEE baten edo EEE baten mende dauden pertsonak, edo lanekoak ez diren praktikak egin dituzten pertsonak, prestakuntza eta aholkularitzako I. neurriaren bitartez enpresak abian jarri dituztenak (sozietate- eta zerga-helbidea Bizkaian dutenak).
  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:  ENPRESA-TRANSMISIORAKO laguntzak EPEA ITXITA
    • Hartzaileak: Negozioa eskuratzen duen erakundea izango da laguntzaren onuradun: enpresa, edozein forma juridiko duela ere, Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresaburu indibidualak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne.
  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:  ENPRESA KONTSOLIDAZIOrako laguntzak EPEA ITXITA
    • Hartzaileak: 34/2022 eta 162/2022 Foru Dekretuen kargura diru laguntzaren esleituak izan diren entitateak, betiere hurrengo ekintzak egin badituzte: komunikazio eta marketin plana, digitalizazio ekintzak, prestakuntza gastuak eta Laguntza tekniko espezializatuko zerbitzuak kontratzeko egindako gastuak, aipatutako entitateen jarraipena eta kontsolidazioa laguntzeko helburua badute

 

 

 

Argitaratutako azken laguntzen laburpena:

 

  • Informazio buletina. Urtarrila
    (Irudidun libururak sortzea, Kultura arloko sorkuntza, Arte, Zinema, Next generation digitalizazioa, Ekintzailetzako ekimenak, Enpresa berritzaileak sortzea, Euskera, Hedabideak, 3i berrikuntzari, azioartekotzeari eta inbertsioa, Enpresa berritzaileak sortzea, Hazitek,  azterlanak egitea, Txanda, Lehen aukera)

Informazio gehiago:

Inguralde, Bulego Nagusiak
Aldapa, 3A
Tfn: 944.789.269 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
 
SUBIR