Ekintzailetza genero ikuspegiarekin

Ekintzailetzaren jardueran genero-berdintasun eraginkorrak gero eta garrantzi gehiago dauka ekonomia eta gizarte ikuspuntutik. Indar handiko faktorea da herrialderik garatuenetan emakumeek enpresa-sorkuntzari egiten dioten ekarpena; izan ere, generoen berdintasun eraginkorra sustatzeaz gainera, ekarpen horrek gizarteko emakume eta gizonak beren garapenaren, berritzeko gaitasunaren eta ongizate-mailaren erantzunkide bihurtzen ditu.

Emakumeak buru diren ekintza-jarduerei laguntzeak hainbat helburu dauzka. Horien artean, nabarmentzen dugu emakume eta gizonen arteko partaidetzaren arrakala txikiagotzea, maila orokorrean, arlo ekonomikoan, eta maila xehean, lan-merkatuan.

Emakume ekintzaileei indarra ematea da Inguralde ahaleginak jartzen ari den lerro estrategikoetatik bat. Azken urteotan jasotako datuek egiaztatzen dute Barakaldon martxan jarritako enpresa-proiektuetan emakumeen parte-hartzea igo egin dela.

Emakumeen enpresa-sorkuntzak indartzeko politiketan modu aktiboan parte hartzeko asmoz, BFAko Ekonomia Sustatzeko Sailak babestutako lantalde baten kideak gara. Lantalde horren barruan, ekintzailetzarekin konprometituta dauden honako eragileak ere badaude: garapenerako tokiko agentziak, Bilboko Merkataritza Ganbera, Deustuko Unibertsitatea, zentro teknologikoak eta abar.

Lantalde horren jardueraren emaitza “Ekintzailetza genero ikuspegitik: jardunbide egokiak” eskuliburua da.

 

Hementxe aurkitu ditzakezu ekintzailetzako eragileek zuzenean kontatutako esperientziak:

 

SUBIR