Enpresak eta Merkataritza Berriak
Inguraldek martxan jarriko du ‘EKOcommerce edan&jan’ programa, merkataritzan eta ostalaritzan energia aurrezpena sustatzeko
Hogei establezimendu inguruk parte hartu ahal izango dute esperientzia pilotu honetan, hiriko enpresan energia kontsumoa nola aurreztu ikertzen duena
Martxoaren 7an, ostegunean, Inguralden aurkezpen ekitaldia egingo da, eta aurretik izena ematea beharrezkoa da
Martxoaren 5, 6 eta 7an, Barakaldoko merkataritzak pagotxen azoka tradizionala ospatuko du
Martxoaren 5, 6 eta 7an, Barakaldoko merkataritzak pagotxen azoka tradizionala ospatuko du. Hiriguneko establezimenduek haien produktuak kanpora aterako dituzte, udazken-neguko beherapenen azken etapa honetan salmentak sustatzeko.
Ekitaldi hau ACE Barakaldo elkartearen ekimena da, 2011 geroztik urtero egiten dena, eta nahi duten merkatari guztiak, lotuta egon edo ez, beherapenen kanpaina berezi honetara batu daitezke, beti ere Barakaldoko Udalak eskatzen dituen baldintza orokorrak betetzen badituzte. Halaber, ekitaldian parte hartuko dela adieraztea ez da beharrezkoa.
Gune publikoa okupatzearen baldintza orokorrak
Inguraldek tokiko merkataritzarako "Saltokitik enpresara 2019" prestakuntza programa antolatuko du Barakaldon
Inguraldek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoko jardunaren barruan, EUSKALIT - Kudeaketa Aurreratuaren Saltokitik Enpresara prestakuntza programa antolatuko du Barakaldon. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak erabat diruz lagundutako prestakuntza plana da, eta Euskadiko merkataritzako gerente/arduradun/titularrei dago zuzenduta beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko helburuarekin, merkataritza kudeaketan hobetze teknikak erabiliz.
Adinekoen aldeko Euskadi Lagunkoia sareari atxikiko da Barakaldo
Sare horretako kide izango den 61. hiria da Barakaldo; hala, Euskadiko adinekoen portzentajea % 78koa da
«Gure hiriko zahartze aktiboari mesede egingo dioten ekimenak sustatzen eta adinekoen bizitza errazagoa izan dadin lagunduko duten neurriak martxan jartzen jarraitzeko motibazio handia da», azpimarratu du alkateak, Amaia del Campok.
