Enpresak eta Merkataritza Berriak
Barakaldon, aurkeztu zaie Hazinnova zerbitzua Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko ETE-ei
Aurkezpen-jardunaldia Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner Eraikinean izan da, Inguralde, Meatzaldeko Behargintza eta Enkartur-ek antolatua
Aurkezpenean aritu dira SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntza zuzendari Aitor Cobanera, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken saileko proiektu arduradun Idoya Bidaurrazaga, Barakaldoko Udaleko Ekonomia eta Enpresa Sustapeneko zinegotzi David Solla, Inguraldeko zuzendari Eukene Bengoa, Solve Imi, S. L.-ko Iñigo Arenaza eta Techfriendly-ko Gonzalo Pellejero
Jardunaldian 17 ETEetako ordezkariak izan dira
2019. urtean zehar errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak
2018ko abenduaren 12a eta 2019ko abenduaren 5aren artean burututako errotuluek sortutako gastuen %25 eta %50 bitarteko kopurua finantzatuko du, mezua euskaraz edo ele bitan agertzen den kontuan hartuz. Interesatuek, epea amaitu arte, aurkeztu beharko dituzte eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Udalaren Euskara zerbitzuan.
Adinekoak nola fidelizatu
Barakaldon biztanleriaren %23a baino gehiago gutxienez 65 urte ditu eta kopuru hau handitzen jarraituko dela aurreikusten da. Talde hau tokiko merkataritzaren eroslea da eta bere beharrak ulertzea, erosketa esperientzia egokitzen, fidelizatzeko edo negozio lerro ezberdinak sortzeko aukera da.
